25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola
3.5 Indarra nola landu
Egilea: Jakobo Vazquez Altuna
Indar-gaitasunaren kontzeptua
Modu asko daude indar-gaitasuna definitzeko. Batzuk sinpleak dira.
Ø Ikuspuntu praktiko batetik ikusita, indar motorra sistema neuromuskularraren erresistentzia, gorputza bera, pisu edo objektuak gainditzeko ahalmena da.
Ø Indar motorra muskulu-ekintza baten bidez kanpoko erresistentziak gainditu edo aldatzeko ahalmena da.
Ø Indarra, erresistentzia gainditzeko tentsioaren eraginez, bultzatzeko, trakzioa egiteko edo igotzeko gaitasuna da.
Eta beste batzuk konplexuagoak dira, sistema guztiak inplikatzen dituztelako.
1. Kirolean eta ariketa fisikoan, indar motorra aparatu lokomotorraren manifestazio bat da.
Nerbio-sistemak zuzentzen du, hezur-sistemak heltzen du eta sistema kardiobaskularrak eta arnas sistemak elikatzen dute bere lana modu egokian egin ahal izateko.
(BARBANTI,1979).
Errepaso anatomikoa
Zuntz muskularra
Motoneurona: nerbio-zelula mota bat da, zelula muskularrarekin lotzen dena axoiaren bidez. Honen bidez, nerbio-estimuluak iristean zelula muskularraren uzkurdura eragiten du.
Unitate motor/mugitzailea:
Nerbio motorra eta honek inerbatzen duen zuntz muskularraz osatutako unitatea da.
Indar muskularraren hobekuntza, muskuluko zeharkako ebakiduraren handiagotzearekin, funtzio neuromuskularraren eta koordinazioaren hobekuntzarekin erlazionatua dago.
Muskuluaren antolaketa
Zuntz muskularraren egitura
· Sarkomeroa
· Sarkoplasma
· Zuntz muskularraren egitura |
|
· SARKOPLASMA
|
· SARKOMEROA
|
Zuntz muskularren motak
Zuntz muskular eskeletikoen motak.
Jarduera funtzionalaren arabera, bi motatako zuntz muskular eskeletiko daude.
Zuntz muskularren tipo bakoitzean sarkoplasmak eta sarkomeroak ezaugarri berezi batzuk izango dituzte, bata bestea baino garatuagoa izanik.
Entrenamendua eta bere erlazioa indar-gaitasunaren garapenarekin; hipertrofia-motak
Entrenamenduaren ezaugarrien arabera, sarkoplasma edo sarkomeroa maila desberdinean garatuko dira.
· Beraz, garapen honen arabera, bi hipertrofia-mota ezberdin lor daitezke:
- Hipertrofia sarkoplasmatikoa
- Hipertrofia sarkomerikoa
- Hipertrofia-motak
|
Hipertrofia sarkomerikoa
Hipertrofia sarkomerikoa muskuluko proteina uzkurkorren (aktina eta miosinaren) handiagotzearekin lotua dago.
Erlazio zuzena du indarraren handiagotzearekin.
Indarraren garapena eta sailkapena
Indar-gaitasunaren garapenean eragiten duten faktoreak:
- Barneko faktoreak
- Aktina/Miosina zubi gurutzatuen kopurua
- Sarkomero paraleloen kopurua
- Zuntz batek, zeharkako ebakidura-unitateko (N/zm²) sortu dezakeen tentsio espezifikoa edo indarra
- Zuntzaren eta muskuluaren luzera
- Zuntz-mota
- Muskulu-aktibazioaren, faktore aktibatzaile edo inhibitzaileen parte-hartzea
- Aktina/Miosina zubi gurutzatuen kopurua
- Kanpoko faktoreak: artikulazioaren angelua, aktibazio-mota, mugimenduaren abiadura, etab.
Indar muskularraren sailkapena
Kontrakzio-motaren arabera
- kontrakzio zentrokidea edo kontzentrikoa
- kontrakzio eszentrikoa
- kontrakzio isometrikoa
Indar-manifestazio motaren arabera
· Manifestazio aktibo edo boluntarioak
- Indar maximoa
- Indar-abiadura
- Indar leherkaria: Indarra/Denbora
- Indar azkarra: Indarra/Abiadura
- Indar leherkaria: Indarra/Denbora
- Indar-erresistentzia
· Manifestazio erreaktiboak
§ Indar elastiko-leherkaria
§ Indar elastiko-leherkari-erreaktiboa
Indarraren adierazpena: lan egiten duten muskuluen edo muskulu-taldeen arteko erlazioaren edota muskulu baten zuntzen arteko erlazioaren arabera.
- Indar analitikoa
- Indar funtzionala
Indarraren Entrenamendua; Orokortasunak.
Zer kontrakzio-mota, zer manifestazio-mota edo muskuluen arteko zein erlazio-mota da interesgarriena bizi-kalitatea hobetzeko?
Eta batez ere kontzeptu guztien konbinazioa.
Osasuna eta bizi-kalitatea helburutzat duen indarra hobetzeko programa bat prestatzen dugunean, kontrakzio-mota eta manifestazio-mota guztiak lantzea interesgarria da. Mugimendu bakoitzean ere muskuluen arteko erlazioa kontuan eduki behar dugu.
Beraz kontrakzio eta manifestazio-mota guztiak inplikatu behar ditugu eta ariketak indar-adierazpenen bi modutan, analitikoan eta funtzionalean, preskribatu behar ditugu.
· Indar analitikoa
- Orokorrean indar analitikoa makinetan lantzen da.
- Lan-mota honen helburu nagusia, tentsio muskularra aplikatuz, muskuluaren hipertrofia lortzean datza
- Normalean muskulu-taldeak isolatzen dira
· Entrenamendu analitikoaren ondorioak
· Muskulu-masaren handiagotzea
- Tendoien indartzea
- Sistema neuromuskularraren hobekuntza
- Indar maximoaren hobekuntza
- Indar leherkariaren hobekuntza
- Indar azkarraren hobekuntza
- Hazkunde-hormonen igoera
- Laktato onartzearen hobekuntza
· Indar funtzionala
- Ariketak orokorrak dira.
- Helburu nagusia ez da hipertrofia.
- Ariketak ez dira makinen bitartez lantzen.
- Normalean auto-kargak, pisu librea edo gainazal ezegonkorrak erabiltzen dira
- Postura edo estatikaren erantzulea da.
· Entrenamendu Funtzionalaren ondorioak
- Koordinazio intramuskularraren hobekuntza
- Muskuluen arteko koordinazioaren hobekuntza
- Muskulu agonista/antagonisten arteko erlazioaren hobekuntza
- Unitate motorrak aktibatzeko atalasearen txikizioa
- Motrizitate orokorraren eta espezifikoaren hobekuntza
- Grabitate-zentroaren kontrolaren hobekuntza