Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa

3.5 Osasun Etxearen esperientzia Euskadi Irratian

Egilea: Arantxa Arza Lasa

Euskadi Irratiko Osasun Etxea irratsaioaren aurkezlea


3.5. Osasun Etxearen esperientzia

Euskadi Irratian

 

Arantxa Arza
Irratsaioaren aurkezlea
arza.arantza@gmail.com

Osasun Etxea, Euskadi Irratian igande goizero emititzen den saioa nola egiten dugun azalduko dizuet. Interneten osasun-kontsultak egitea puri-purian dagoen garai honetan, ordu-erdi eskaseko irrati-programa honek erakusten du jendeak, osasungintzari dagokionez, gizatasuna estimatzen duela: gizatasuna, hurbiltasuna, norbere kasua bakarra balitz bezala tratatzea, zorroztasunez, zehaztasunez… eta erraz ulertzeko moduan. Horretan saiatzen gara, bereziki, Felix Zubia medikua. Kontsulta partikular birtual baten modukoa da Osasun Etxea. Kontsulta horren barrunbeak erakusten saiatuko naiz, irratiko-audioen laguntzarekin.

Osasun Etxea, 2013an hasitako programa da, baina aurreragotik zetorren Euskadi Irratian osasunari buruzko kontsulta-programa egiteko erabakia. Julian Bereziartua Azpeitiko mediku-zirujau ezagunak, lehenagotik, urteak zeramatzan, igande goizetan, entzuleen galderei erantzuten eta bestelako osasun-gaiak lantzen. Hark saioa utzi egin behar izan zuen, gaixotasunagatik, eta orduan ekin genion Osasun Etxea saioari Felix Zubiarekin.

6 irrati-denboralditan, pentsatuko duzuenez, gai asko landu izan ditugu. Kasu asko eta askotan, entzuleen kontsultetatik abiatzen gara. Eurek egiten diguten galdera partikularretik hasi eta orokortzera jotzen dugu. Adibidez: infartua izan duen entzuleak bere zalantza konkretua agertzen dio Felix Zubiari, bere mezuan, agertuz, zer botika hartzen dituen eta bere medikuak jarri dion tratamendua zein den. Osasun Etxean orduan, Felixek haren kasuari buruzko azalpen konkretua ematen du, baina horrekin batera, bihotzari buruzko azalpen orokorrak ematen ditu. Hala, kardiologiako klase txiki bat bihurtzen da Osasun Etxea, eta entzule horren galderatik abiatuta denok ikasten dugu bihotzari buruz.

Bihotzeko gaitzak ez ezik, beste batzuk ere landu ditugu: bertigoa, prostata, artrosia, herpesa, alzheimerra, alkoholismoa, kutsadura akustikoa, depresioa…. Ikus dezakezuenez, era askotako gaiak lantzen ditugu Osasun Etxean. Beti gogoan dugularik, dibulgaziorako saioa dela, beraz, erraz ulertzeko moduan aritu behar dugula, informazioa ahalik eta zehatzen emanez, diskrezio osoz eta ahal dela baikortasunez.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan