Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

29. Osasun Biltzarra: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema

3.11 Erabakiak elkarrekin hartzen laguntzen duten baliabideak

Egilea: Izaskun Antunez Tricio

Osakidetza-Araba ESI


a) Sarrera

Lehen Mailako Arretari esker, pazientea bera eta bere ingurunea modu integralean ezagutu daitezke. Ezagutza bio-psiko-soziala deitzen den hori egiten da, beraz. Kasu askotan, erreferentziazko osasun-profesional berak (familia-medikua, erizaina) artatzen du familia-nukleoa, bizi-ziklo osoan.

Arreta hori banan-banakoa da eta pazientearengan zentratutakoa (Osakidetzako Plan Estrategikoko lerroa).

Horrez gain, kontuan izan behar da oso maiz Lehen Mailako Arretarekin egiten duela erabiltzaileak lehen kontaktua, osasun gaietarako.

Urteetan zehar, Lehen Mailako Arretak izaera paternalista duen eredu bati jarraitu dio; hau da, medikuntzako edo erizaintzako profesionalak hartzen zituzten osasunaren inguruko erabakiak, eta pazienteak onartu egiten zituen.

Hala ere, bada eredu hori ordezkatzen ari den beste bat, lankidetzan gehiago oinarritzen dena. Eredu berri horretan, osasun-profesionalek erabiltzaileei ematen diegun arretan ezinbestekoa da euren lankidetza, prozesuaren kudeaketaren barruan.

Osasun-arretaren lankidetzazko ereduaz ari garela, partekatutako erabaki-hartzea (TDC delakoa) funtsezko oinarria da.

b) Zer da partekatutako erabaki-hartzea edo TDC?

Pazientearen eta profesional sanitarioen arteko elkarreraginezko harreman estiloa da. Horren bidez, profesionalak bere ezagutza ematen du eta esku-hartze diagnostiko eta/edo terapeutiko baten arriskuez eta onurez informatzen du pazientea, azken honek har dezan erabakia, bere balioetan, lehentasunetan eta aurreko esperientzietan ere oinarrituta.

c) TDCaren alderdi garrantzitsuak

v  Pazientearekiko harremana enpatia eta konfiantza giroan izatea eta berotasunez jokatzea, ulerkorra izanez eta komunikazio positiboa erabiliz.

v  Pazientearen erabakiekiko errespetua.

v  Negoziazio-prozesua badago.

v  Profesionalak kontrolaren zati bat uzten du.

TDC baten azken helburua erantzunkidetasun-maila batera heltzea da, pazientea lagunduta eta sostengatuta sentitzen den maila batera. Nolanahi ere, garrantzitsuena da pazienteak berak egon behar duela prest bere autozaintzaren kudeaketaren zati bat bere gain hartzeko.

Osasun-profesionalok erabilgarri ditugun lanabes guztiak erabili behar ditugu ezaugarri hauek dituen biztanleria lortzeko:Arduratsua, proaktiboa, gaitasuna duena eta emozionalki adimentsua dena.

Gure Erakunde Sanitarioak (Osakidetzak) bi baliabide oso indartsu ditu horretarako:

  1. PAZIENTE BIZIA - PACIENTE ACTIVO programa
  2. Esku-hartze komunitarioko programak

d) Paziente bizia-Paciente activo

Autozainketetan hezteko programa, gaixotasun kronikoak dituztenei edo haien zainketaren ardura dutenei zuzenduta. Programa horretan berdinen arteko hezkuntza tailerrak ematen dira (gaixotasun kronikoa duten monitoreek edo gaixo horien zaintzaileek zuzenduta); hona hemen helburuak:

  1. Gaixotasuna ulertzea.
  2. Norberaren osasunaz arduratzea.
  3. Gaixotasunaren gaineko erabakiak hartzea.

Programak eskaintzen dituen tailer motak

-          Nire osasuna aktiboki zainduz.

-          Nire diabetesa zainduz.

-          Herri ijitoaren osasuna zainduz.

-          Minbizia izan ondoren nire osasuna zainduz.

e) Esku-hartze komunitarioko plana

Komunitatea honela ulertzen dugu: lurralde geografiko zehatz batean bizi den pertsona taldea, euren artean askotariko harremanak eta interes komunak dituztenak. Beraz, osasun-profesionalek jarduera komunitarioak antolatu behar dituzte, aldez aurretik dauden beharrak hautemanda, helburu honekin, autozainketen bidezko osasunaren arloan dauden ezagutza-maila eta ahalduntze komunitarioa hobetzea.

Zabalganako Osasun Zentroak 22.500 paziente ditu, OTI datuen arabera. Horien % 30 haurrak dira, izatez, gure hiriko auzorik gazteena da (pazienteen batez besteko adina, 30 urte). Osasun-zentro horretan, azken hiru urteetan, asmo handiko PIC proiektu bat garatzen ibili dira auzoko haurrentzat, bertan dauden hiru hezkuntza-zentroetako zuzendaritza-taldeen elkarlanarekin (Zabalgana Eskola, Mariturri Eskola, Aldaialde Eskola).

Diziplina anitzeko talde batek haurrentzategindakojarduerak dira, jarrera proaktiboak lortzera bideratutakoak, haurrek osasun-baliabideak ezagutu ditzaten eta arduratsuagoak izan daitezen.Esku-hartzea ahalik eta lasterren egitearen alde gaude.

ü  UME SOROSLEAK.

ü  OSASUNAREN ANTZERKIA.

ü  ESKOLAKO BISITA GIDATUAK OSASUN ZENTRORA.

ü  URTAROAK.

Horiez gain, nagusiei zuzendutako jarduerak ere badaude; helburu hauek dituzte:

  1. Arreta enpatiko eta hurbila ematea.
  2. Osasunaren desmedikalizazioa.
  3. Osasun-baliabideen arrazoizko erabilera.

Hauek dira egiten diren jarduerak:

  • Osasun-mezuak.
  • Zabalganan, sudur-harro.
  • Maiatzeko olerkariak.
  • Zabalganan moldatzen zara.

 

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan