Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

29. Osasun Biltzarra: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema

3.12 Itxaropen bioartifizial apur bat

Egilea: Guillermo Roa Zubia

Elhuyar aldizkariko erredaktore eta Euskadi Irratiko Norteko ferrokarrila saioko aurkezlea


20-30 minutu inguruko hitzaldi bat emango dut nire eskarmentu pertsonala oinarri hartuta.

2013 urtea berri on batekin hasi zen niretzat: Tecnalia kazetaritza saria emango zidatela interneteko atalean, “Itxaropen bioartifiziala“ artikuluarengatik. Sari handia da dibulgazioan, estatu mailakoa, eta pozik jaso nuen. Bertan aztertzen nuen nola zegoen zelula amen erabilera organo berriak sortzeko; oso hasieratan ginen, eta oro har gaia ez zegoen oso garatuta, baina bazeuden lorpen gutxi batzuk. Kontua da gerora jakin genuela ustezko lorpen horietako bat, Paolo Machiarini italiarraren lana, iruzurra zela. Nik Machiarini elkarrizketatu nuen, eta pozik, gainera. Beraz, gaizki aukeratu duzue hizlaria aurtengo osasun jardunaldiak ixteko: jaso dudan saririk handiena iruzur bat zabaltzeko lan batengatik eman zidaten. Kasu hori kontatuko dizuet, eta, horrekin batera, nire eta medikuntzaren dibulgazioaren arteko harremanaz hitz egingo du

Nire dibulgatzaile-ibilbidearen zati handi bat irratian egin dut. Guztira 15 urte eman ditut astero mikro baten aurrean, zientziaz hitz egiten, eta gustatuko litzaidake gogoeta bat egitea irratia eta medikuntzaren dibulgazioari lotuta. EHUko Udako ikastaroetan, SER kateko ikastaro batean izan nintzen, eta bertan aukera txiki bat izan nuen irrati horretako komunikatzaile handiengandik ikasteko. Halako batean, galdetu zuten zerbaiten falta ote genuen irratian, eta neure burua aurkeztuta, esan nien zientzia gutxi zegoela irratian. Haien erantzunean argi utzi zuten “zientzia” hitza esaten denean , haiek “medikuntzarekin” identifikatzen zutela. Gogoetarako oso gai aproposa da, dibulgatzaile baten ikuspuntutik, behintzat.

Bukatzeko, irratiaz, dibulgazioaz eta osasunaren arloaz hitz egingo dut Norteko Ferrokarrilla irratsaioan egindako “Haurdun gaude” atala gogoratzeko. Denboraldi oso batek 42 saio inguru izaten ditu irratian, eta haurdunaldi bat 40 astekoa da, gutxi gorabehera. Beraz, haurdunaldi fikziozko baten jarraipena egin genuen astez aste antenan. Baina beti sortzen dira arazoak.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan