Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago

2024-10-25, Zornotza

Komunikaziorako jarraibideak

1. Gaia hauxe izango da: Botiketatik haratago. Beraz, ahozko komunikazioak eta posterrak gai horri buruz zein bestelako gaiei buruzkoak izan daitezke.

2. Epea. Komunikazioak bidaltzeko azken eguna: 2024ko abuztuaren 31.

3. Modalitateak. Lanak ahozko komunikazio (hobetsita) edo poster gisa aurkeztu daitezke.

4. Luzera. Gehienez komunikazioaren luzera 300 hitzekoa izan behar da.

5. Izenburua. Idatzi komunikazioaren izenburua hasieran, laburdurarik erabili gabe eta luzera egokiarekin (ez da 10 hitz baino gehiago gomendatzen).

6. Nola sartu aplikazio informatikoan. Komunikazioa OEEren webgunera igo behar da: www.oeegunea.eus. / Biltzarra / Komunikazio Jarraibideak / Komunikazioa egin. OEEren bazkidea bazara edo azken 5 urteotan egindako Osasun Biltzarretan parte hartu baduzu, dagoeneko pasahitza izango duzu eta orduan sartu zure erabiltzailea (posta elektronikoa) eta pasahitza, idatzi ahal izateko. Bestela, erabiltzaile berri modura sartuko zara. Edozein zalantzaren aurrean, mesedez, Idazkaritzarekin jarri harremanetan erabiltzaile bikoitzik ez sortzeko (gero diplomekin arazorik egon ez dadin): 944 00 11 33  edo oee@oeegunea.eus

6.1. Egileak: Sartzen den lehenengoa izango da ahozkoaren aurkezpena egingo duena

- Izena: osorik idatzi, ez hasierako hizkia soilik.

- Abizenak: euskal abizenak euskal grafiaz idaztea gomendatzen da

- Egile bat baino gehiago: “Egilea gehitu” botoia sakatu egile gehiago sartzeko

6.2. Lan-zentroak: Egile bakoitzari dagokion lan-zentroa idatzi. Lan-zentroa zehazteko, erabili mesedez handitik txikirako hurrenkera: erakunde edo zentroaren izena, gero zerbitzua eta departamentua, eta, azkenik atala. Adibidez: Donostiako Ospitalea. Kirurgia Zerbitzua.

6.3. Edukia betetzean, multzo bakoitzean dagokiona idatzi: 1) Sarrera, 2) Helburuak, 3) Metodoak, 4) Emaitzak, 5) Ondorioak.

6.4. Amaitu duzunean mezu bat jaso behar duzu posta elektronikoan. Jasotzen ez baduzu Idazkaritzarekin jarri harremanetan.

7. Idazkera. Erredakzioa, sintaxia eta ortografia zaindu. Saia zaitez testua adierazgarria eta gai horretan aditua ez den osasuneko profesional batentzat ulergarria izan dadin. Zuzentzaile ortografikoa pasatu.

8. Informazio osagarria. Taulak, irudiak eta antzekoak erabili soilik ezinbestekoak badira. Hauek sinpleak eta argiak izan behar dute. Bibliografia ere ahalik laburrena izatea komeni da.

9. Ahozkoen iraupena eta zuzenketa. Ahozko komunikazioen aurkezpenaren iraupena 7 minutukoa izango da eta ikusleen galderetarako beste 1-2 minutu egongo dira. Diapositiben testuak ere zuzendu behar direnez, hauek ere otsailaren 1erako aplikaziora igoko dira. Bertan idatzitakoak, noski, aurkeztutako ahozko komunikazioarekin bat etorri behar du erabat, hura baita biltzarrerako onartu den edukia. Hori dela eta, prestatuko diren diapositibak denbora horretara ondo egokituta egotea ezinbestekoa da.

10. Panela. Poster edo panelen neurria 90 x 120 cm-koa izango da. Posterra, behin komunikazioa onartu ondoren, otsailaren 1erako zuzentzera bidaliko da eta martxoaren 1erako aplikaziora igoko da. Posterra norberak inprimatu beharko du eta Biltzarraren lehenengo egunean, lehen orduan, dagokion lekuan eskegi (egunean bertan Biltzarreko arduradunek jakinaraziko dute posterrentzako tokia zein den).

11. Erantzuna. Irailean Batzorde Zientifikoaren erantzuna eta lexikoa zuzentzeko proposamena jasoko dituzu. Eragozpenik ez badago, proposatu den bezala argitaratuko da.

 

Daten laburpena Biltzarra baino lehen

- Posterra/ahozko aurkezpena OEEren webgunera igotzea

Abuztuak 31 (Irailaren 20ra arte luzatuta)

- Batzorde zientifikoaren erantzuna eta testuaren zuzenketarako proposamena

Irailak 15 (Komunikazioak aurkezteko epea irailaren 20ra arte luzatu denez, horren araberakoa izango da)

- Ahozko aurkezpenak eta posterrak zuzentzera  bidaltzea

Irailak 30 (Komunikazioak aurkezteko epea irailaren 20ra arte luzatu denez, horren araberakoa izango da)

- Posterraren PDF webgunera igotzea

Urriak 15 (Komunikazioak aurkezteko epea irailaren 20ra arte luzatu denez, horren araberakoa izango da)

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan