Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

4.3 α2-Adrenohartzaileen garrantzia opiazeoen abstinentzi sindromean

Egileak: A.M Gabilondo , F Barturen , I Ulibarri , J.A Garcia-Sevilla

0


Sarrera

Opiazeoen abstinentzian hiperaktibitate noradrenergiko zentrala da α2-adrenohartzaileen dentsitate zein aktibitateko gehipenak gertatzen dira. Bi gertakari hauek, abstinentzi sindromearen gogortasunarekin korrelazio zuzena erakusten dute.

α2-Adrenohartzailcek eta µ-hartzaile opioideek akzio-mekanismo inhibitzaile bera erabiltzen dutenez (Gi proteina bitartekarien bidez), α2-adrenohartzaileen gehipen horiek, opiazeoen abstinentzi sindromearen gogortasuna lasaitzeko garatzen den moldaketarako mekanismotzat harta da.

Helburuak

Ikerketa hau, garuneko α2-adrenohartzaileek opiazeoen abstinentzi sindromean duten garrantzi fisiologikoa aztertzeko asmoz egin zen.

Metodoak

Morfinaren aho-bidezko tratamendu kronikoen bidez, arratoiek menpekotasun fisikoa garatu zuten. Morfina kentzean, abstinentzi sindromea erakutsi zuten eta bere gogortasuna balioesteko zenbait zeinu aztertu zen.

α2-Adrenoharlzaileen aktibitatea bi moda ezberdinetan oztopatu zen. Alde batetik, EEDQ farmako antagonista itzulezina (1.6 mg/kg, i.p.) erabili zen hartzaile hauek blokeatzeko. Bestetik, pertussis toxinaren bidez (0.5 µg, i.c.v.), Gi protei­na bitartekariak inaktibatu egin ziren. Bi tratamendu horien ondoren, abstinentzi sindromea aztertu zen.

Geroago, animaliak hil eta garuneko azal parieto-okzipitalak erabili ziren µ-hartzaile opioidea eta α2-adrenohartzaileak zenbatzeko. Horretarako, [3H][D-Ala2, MePhe4, Gly-ol5] eta [3H]klonidina erradioligandoen finkapen espezifikoa aztertu zen, hurrenez hurren.

Emaitzak

Morfinaren abstinentzi sindromeak 24. orduan bere gogortasun altuena erakutsi zuen eta aldi berean, α2 -adrenoharlzaileen dentsitateak %30±5eko gehipen esanguratsua (p<0.0l) jazo zuen, afinitateko aldaketarik gabe. µ-Hartzaile opioideei dagokienez, ez zen inolako aldaketarik ikusi dentsitatean zein afinitatean.

EEDQa abstinentziaren hasieran ematean, abstinentzi sindromea azkarrago, gogorrago eta luzeago bihurtu zen (sindromearen gogortasun totala ~%43 altuago). EEDQa abstinentziaren 18. orduan ematean (α2-adrenohartzaile berriak ere bloke- atzeko), sindromea are gogorrago eta luzeago bihurtu zen (sindromearen gogorta­sun totala ~%110 altuago).

Pertussis toxina abstinentziaren hasieran emateak ere, gorakada handia eragin zuen abstinentzi sindromean (24. orduko sindromearen gogortasuna ~%88 altuago; p<0.01). Animalia hauetan, abstinentzia normalean gertatzen den α2-adrenohartzaileen dentsitatearen gehipena ez zen agertu.

Ondorioak

Emaitza hauek, α2-adrenohartzaileek opiazeoen abstinentzi sindromean duten garrantzia erakusten dute. Hartzaile inhibitzaile hauen modulazioa, moldaketa-mekanismo bezala gara daiteke opiazeoen abstinentzian gertatzen diren erantzun zelular kitzikatzaileak egokitzeko eta horrela, abstinentzi sindromearen gogortasuna lasaitzeko.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan