Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

4.6 Gerri-distrofia muskularren azterketa genetikoa Euskal Herrian

Egileak: A. Sáenz , A.M. Cobo , M. Azpiarte , M. Urtasun , J.J. Poza , A. López de Munain , J.A. Urtizberea , J. Beckmann

0


Sarrera

Gerri Distrofia muskularra Gipuzkoan biztanle milioi bakoitzeko, 69 kasutako prebalentzia azaltzen duen gaixotasuna da (munduan argitaraturiko prebalentziarik altuena).

Gaixotasun hau gerri eskapular eta baila gerri pelbikoari eragindako ahultasunez bilakatzen da. Sexu bietako kasuetan eta bizitzako lehenengo hiru hamarkadetan hasi eta aurpegiko muskulatura errespetatu egiten du. Gaixotasun honen heredentzia, autosomiko errezesiboa da kasu gehienetan.

Genetika molekularraren arloan egindako aurrerapausoeri esker, azterketa genetikoa burutu ahal izan dugu. Azterturiko geneak kalpaina3 eta adhalina izan dira.

Helburuak

Gipuzkoan Gerri Distrofia muskularretan aurkitutako mutazioen aurkezpena.

Metodoak

39 familiatan, 15. kromosomarekiko ligamendua burutu zen haplotipoak eraikiz eta aldez aurretik ezagunak ziren haplotipoekin konparatu zirelarik. Horretarako markatzaile mikrosateliteak erabili ziren. Mutazioen bilaketarako, SSCP eta sekuentziazio zuzena egin ziren.

Emaitzak

Adhalinaren genean mutazio bat aurkitu genuen eta kalpaina3 genean, 5 mutazio desberdin. Gehien azaldu zen mutazioa egoera homozigotoan agertu zen azterturiko populazioan. Aurkituriko mutazioaren arauerako desberdintasun klinikorik ez zen azaldu.

Ondorioak

Kalpaina3 geneko 22. exoiko mutazioa Gipuzkoan ugarien agertzen den mutazioa izanik, fundatzaile efektua adierazten du.

 

 

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan