Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

4.10 Hirigune bateko emakumeen adimen asaldurak

Egileak: A. Arillo Crespo, F. Guillén Grima, I. Aguinaga Ontoso

0


Sarrera

Gaitz psikiatriko txikiek emakumeetan eragin handiagoa dutelako uste eta iritzian erabateko adostasuna dago kasik, batez ere depresioaren kasuan. Azken 25 urteotan behin eta berriz nabarmentzen ari da lotura handi samarra dagoela emakumearen patologia psikiatrikoaren eta gizartean duen etorkizunaren aurreko egokitzapenaren artean.

Helburuak

· Txantreako auzoko 18 urtetik 70era bitarteko emakumeen patologia psikiatriko­aren gaixotze-tasa estimatzea.

· Maiztasun handieneko patologiak eta komorbilitatea ezagutzea.

· Faktore soziodemografikoek eta patologiek duten ikustekoa jakitea.

· Patologia mentalaren erregistroa istorio klinikoetan ezagutzea.

Metodoak

DIS galde-sorta egin da (Diagnostic Interview Schedule), ordenagailurako presta- tutako bertsioa hain zuzen ere, DSM-III-Ran oinarritua. Horrekin batera galde-sorta soziodemografikoa. Galde-sorta hauek Txantreako auzoko 18 urtetik 70era bitarte­ko 237 emakumeri egin zaizkie. Ikerketa 1996ko maiatzetik urrira bitartean egin zen. Galde-sorta soziodemografikorako datu-base bat sortu zen, EPI-INFOn, 6.0 bertsioan. Programa horrek Odds prebalentzia-ratioak eta konfiantza-tarteak kalkulatzeko balio izan du. Datuen azterketa SPSS programaren laguntzaz egin da.

Emaitzak

Azken urteko gaixotze-tasaren prebalentzia % 25ekoa izan da. Bizitzako prebalen­tzia 41.7koa, mota bereko beste ikerketa batzuetan baino handiagoa. Gehikuntza fobien eta depresioen ondorio da batik bat. Horrek guztiak faktore hauekin du ikus- tekoa: 21 urtetik 40ra bitarteko adina, errenta-maila baxua, etxetik kanpo ere lan egitea, kontratu finkoa izatea, lanean “gustura” ez egotea, eta “oso itota” eta “estresatua” egotea. Maiztasun handieneko patologiak hauek izan dira: depresioa (% 17.3), tabakismoa (% 17.3), fobia soila (%14.8), agorafobia (% 13.5), fobia soziala (%8.9), traumatismoaren ondoko estresa (%8.0), estura orokorra (%5.9) eta izua (% 3.8). Horietan guztietan komorbilitate handia aurkitu da, baita faktore soziodemografiko askorekiko lotura ere.

Ondorioak

Gaixotze-tasa dexente handiagoa izan da antzeko tresna diagnostikoa erabili den beste ikerketa batzuetan baino. Komorbilitatea oso handia da. Emakume gazteetan gaixotze-tasa handiagoa aurkitzea seguraski fobien ondorioa izan da gehienbat, fobiak adin hauetan gertatzen direlako maizenik. Lotura aski handia dago morbilitate psikikoaren eta faktore soziodemografikoen artean. Gaitz mentalen prebalen­tzia handiak eta zenbait faktore soziodemografikorekiko loturak —baita antzemandako detekzio urriak ere— erakusten digute komenigarria dela Adimen Osasunaren aldeko eta patologia psikiatrikoaren prebentziorako programak erabiltzea, eta behar-beharrezkoak direla Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalentzako Prestakuntza Programak (Adimen Osasunari buruzkoak).

 

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan