Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

4.11 Sexua, adina eta depresio puntuaketak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleengan

Egileak: X. Zupiria Gorostidi, M.A. González-Pinto Arrillaga, L. Yllá Segura, I. Iurriaga Nieva

0


Sarrera

Neurozientzien saileko Psikiatria atalean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleen osasun mentala ikusteko ikerketa egin genuen, EHUren dirulaguntzaz.

Helburuak

Ikasle unibertsitarioengan, sexuak eta adinak depresio puntuaketekin harremanik baduten ikustea.

Metodoak

Azterketa epidemiologikoa zeharkakoa.
Laginketa: polietapikoa, sistematizatua eta mordozkoa.
Lagina: EHUko, Bizkaiko Campuseko, goi mailako ikasketetako, 1., 3. eta 5. mailako ikasleak.
Prozedura: Klasean ustekabean harrapatu eta galdeketa norberak era anonimoan bete.
Partehartze irizpidea: 18-25 urte.
Galdeketan: - Adina.
- Sexua.
- Depresioa: Goldberg-en GHQ-28-a (1), Lobok erderatutako bertsio balidatuarekin (2) (depresioaren subeskala).

 

Emaitzak

n= 5478: %55.9 emakumezko, %44.1 gizonezko.

Emakumeen kopurua handiagoa da beti, 24 eta 25 urteko taldeetan izan ezik.

Depresioa eta sexuaren artean harremana dagoela ikusi dugu (t= 4.23, p<0.001), emakumezkoek puntuaketa handiagoak agertu dituztelarik.

Depresioa eta adinaren artean ere harremana dagoela ikusi dugu (F= 2.6, p<0.01). Depresio puntuaketek behera egiten dute adina handitzen den neurrian.

Diseinua balantzeatua ez denez faktore anitzeko bariantzaren analisia egin dugu. Sexuak eta adinak, bakoitzak bere aldetik eta bestea kontrolatuta, harremana dute depresio puntuaketekin eta gainera elkarrekintza dago. Nahiz eta emakumeen artean depresio puntuaketak handiagoak izan, 23 urterarte ezberdintasu hori desagertuz doa. Hortik aurrera berriz, ezberdintasunek, berriz ere handitzera jotzen dute. Ereduak %8 azaltzen du.

Ondorioak

Ikasle unibertsitarioengan, sexuak eta adinak harremana dute depresio puntuakete­kin. Emakumeek puntuaketa handiagoak dituzte. Unibertsitateko adinetan (18-23) puntuaketek berdintzera jotzen dute bi sexuetan eta hortik aurrera, emakumezkoek berriz ere puntuazio handiagoak dituzte. Halere, sexuak eta adinak depresio puntuaketaren aldakortasunaren %8 bakarrik azaltzen dutenez, harreman handiagoa duten aldagaiak ikertzea komeni da.

Bibliografia

 

(1) Goldberg DP, Hillier JF. A scaled version of the General Health Questionnaire. Psichological Med 1979; 9: 139-145.

(2) Lobo A, Pérez Echeverria MJ, Artal J. Validity of the scaled version of the General Health Questionnaire (GHQ-28) in a Spanish population. Psichological Med 1986; 16: 135-140.

 

Azken Berriak

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendap...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan