08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak
4.14 Alkoholismoaren epidemiologia populazio txiki batean
Egileak: J. Perez de Arriba , A. Plazaola , A. Novillo
0
Sarrera
Gure ingurunean, osasun arazo handienetariko bat da alkohol-kontsumo altua. Lehen mailako medikuek eta erizainek, inguruko ezagutzari esker, alkoholarekin lotutako arazoak dituzten gaixoak identifikatu eta lagundu ditzakete. Gaur egungo unea aproposa da orain arte egindako lana berrikusteko eta alkohol-arazoetako interbentzioan uste berriak eskuratzeko.
Helburuak
Mendaroko herrian aztertzea:
- Alkoholismoari lotutako hilkortasuna, azken hamar urtetan.
- Intzidentzia metatua (10 urtetan) eta gaur egungo alkoholismoaren prebalentzia.
- Helduen alkohol-kontsumoaren araberako sailkapena:
•ez-edalea
•neurrizko edalea (<40gr/egun gizonezkoetan, eta <24 gr/egun emakumezkoetan)
•kontsumo arriskutsukoa (>40 gr/egun, eta >24 gr/egun emakumezkoetan)
•kontsumo kaltegarrikoa (arazo fisiko edo psikikoak alkoholarekin erlazio- natuak)
- Kontsumo kaltegarrikoen egoera: alkohol-kontsumoarekiko gaur egungo jarrera
Metodoak
Ikerketa mota: estudio deskribatzaile eta erretrospektiboa.
Datuak: Mendaroko herrian (=1500 biztanle eta 1988—> 1998) historio klinikoetan laginketa baten bidez datu estimatuak eta hilkortasunaren erregistrotik datu zuzenak.
Analisia: estatistika deskribatzaile eta analitikoa (bibariantekoa).
Emaitzak
- Alkoholismoari lotutako hilkortasuna: ikerketak konparatzen ditu alkohol-kon- tsumo kaltegarria eduki zutenak (n= 20) eta gainerantzekoak (n= 83). Alkohol- kontsumo kaltegarrikoak 10 urte gutxiago bizi ziren (p<0.05). Bi hilkortasun kausagatik gertatzen da hau, hots, bihotzeko gaitzak eta minbiziak. Istripuetan eta gainerantzeko kausetan ez dago diferentzi nabarmenik.
- Prebalentzia: 57/1500 = % 3.8. lntzidentzia metatua: mila biztanletan 4.3 kasu.
- Kontsumoaren araberako populazio-sailkapena: %30 ez-edaleak, %48 neurrizko edaleak, % 15 kontsumo arriskutsukoak, %3 kontsumo kaltegarrikoak.
- Kontsumo kaltegarrikoen egoera: alkohola utzita daukatenak %42 , gutxi gorabehera berdin edaten dutenak % 58
Ondorioak
Hamar urtean zehar alkoholaren kontsumo kaltegarriak eragin handiak izan ditu gure herri txikiaren hilkortasunean. Alkohol-kontsumo kaltegarrikoenak duten urteko intzidentzia metatua eta edaleen prebalentzia ertaina da. Hala eta guztiz ere, kontsumo arriskutsua %15 lagunek dute, beraz, detentzio azkarrak eta tratamendu egokituak laguntza handia emango diete, bai alkohol-kontsumo arriskutsua dutenei eta bai jada ez dutenei alkohola kontrolatzen.