Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

5.4 B-Monoamino oxidasa entzima eta I2-hartzaile imidazolinikoak alkoholikoen postmor¬tem garunean

Egileak: A. Maeztu , J. Ballesteros , L.F. Callado , M. Gutierrez , A.M. Gabilondo , J.J. Meana

0


Sarrera

Alkoholismoan, B-monoaminooxidasa (B-MAO) entzimaren aktibitatearen aldakuntzak deskribatu dira plaketetan. B-MAO entzima, I2-hartzaile imidazolinikoekin erlazionatuta dagoela dirudi.

Helburuak

Ikerketa honen helburuak, I2-hartzaile imidazolinikoen dentsitatea alkoholiko (n= 23) eta kontrolen (n= 26) garuneko azal frontalean zenbatzea eta hartzaile horien B-MAO entzimaren gune aktiboarekiko elkarrekintza aztertzea izan ziren.

Metodoak

Giza garuneko laginak autopsietan lortu ziren eta esperimentuaren eguneraino 70°C-ko tenperaturan gorde ziren. I2-hartzaile imidazolinikoen dentsitatea, [3H]idazoxan (0.25-32 nM; 20 µM efaroxanaren aurrean) eta [3H]-2-BFI (0.25-32 nM) erradioligandoen finkapen espezifikoaren bidez neurtu zen. Beste aldetik, B-MAO entzimaren gune aktiboak [3H]Rol9-6327 (8 nM) erradioligandoaren finkapen espe­zifikoaren bidez zenbatu zen.

Emaitzak

[3H]idazoxanaren bidez zenbatutako I2-hartzaile imidazolinikoen dentsitatean ez zen aldaketarik agertu alkoholiko (Bmax= 106±23 fmol/mg proteina) eta kon­trolen (Bmax= 88± 18 fmol/mg proteina) artean. [3H]-2-BFI erabiltzean, dentsitatea altuago izan zen [3H]idazoxanez neurtutakoarekin konparatuz, baina honakoan ere desberdintasun esanguratsurik gabe alkoholiko (Bmax= 199±20 fmol/mg proteina) eta kontrolen (Bmax= 192±29 fmol/mg proteina) artean. Bi erradioligandoen afini­tateko balioak (Kd 13-20 nM bitartean kokaturik) ere ez ziren desberdinak bi taldeen artean.

B-MAO entzimaren gune aktiboen dentsitateari dagokionean ere, ez zen desberdintasunik aurkitu alkoholiko (Bmax= 1263± 131 fmol/mg proteina) eta kontro­len (Bmax= 1131 ±96 fmol/mg proteina) artean. B-MAO entzimaren gune aktiboen dentsitateak koerlazioa azaldu zuen [3H]idazoxanaz neurturiko I2-hartzaile imida­zolinikoen dentsitatearekin (r= 0.397, p= 0.012, n= 49), baina ez [3H]-2-BFIz neurturikoarekin (r= 0.14, p= 0.396, n= 49).

Ondorioak

Emaitza hauek, I2-hartzaile imidazolinikoek eta B-MAO entzimaren gune aktiboek alkoholikoen garunean ez dutela aldaketarik jasotzen adierazten dute. Horretaz gain, [3H]idazoxan eta [3H]-2-BFI erradioligandoen bidez identifikatutako I2-hartzaile imidazolinikoen artean zenbait desberdintasun farmakologiko dagoela aditzera ematen dute.

 

 

Bibliografia

FIS (95/1731 y 97/1188), Eusko Jaurlaritza (PI 93/75 eta Osasun-Saila) eta EHUk finantzatuta. A.M. eta L.F.C. Eusko Jaurlaritzako bekadunak dira.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan