Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

5.5 Peptidasa zitosolikoen funtzioa garunaren garapenean

Egileak: J.M. Gandarias , A. Irazusta , N. Saitua , J. Irazusta , D. Artola , L. Casis

0


Sarrera

Neuropeptidoak garunean funtzio neurotransmisorea edota neuromoduladorea duten molekulak dira. Bere funtzioa, gehienetan, mintz plasmatikoan dauden hartzaileei lotuz egiten dute eta informazioa zelula barrura bigarren mezularien siste­men bidez eramaten dute. Neuropeptidoen jarduera erregulatzeko mintz plasmatikoko hainbat peptidasek peptidoen hidrolisia katalizatzen du.

Garatzen ari den nerbio sistemak ezaugarri bereziak ditu. Adibidez, garatugabeko nerbio sisteman neuropeptidoen ekintza ez da gehienetan sinaptikoki gertatzen baizik eta garapenean molekula hauek, ekintza parakrino edota autokrinoen bidez, hazkuntzaren faktore erregulatzaile gisa eragin dezakete eta molekula hauetarako mintz-hartzaile asko barnezelularrak dira. Aminopeptidasek n-muturretik neuro­peptidoak hidrolizatu eta hauen ekintza amaitzen dute. Entzima hauen artean zen- baitek gune sinaptikoan ekintza dute eta peptidoak zelulatik askatu ondoren apurtzen dituzte. Aldiz, beste batzuk zelula barneko organuluetan eta zitosolean kokaturik daude.

Helburuak

Lan honen helburua da zelula barneko eta kanpoko aminopeptidasek garunaren garapenean duten ekintza jakitea.

Metodoak

Ikerketa egiteko adin ezberdinetako arratoiak hartu ditugu (jaiotzaren aurreko egunetik hiru hilabetetara). Arratoiak anestesiatu ondoren, garuna atera eta homogenizatzen zen. Homogenizatuari zentrifugazio selektiboak egiten genizkion, horrela zatiki azpizelular ezberdinak ateraz. Zatikiak ondorengoak ziren: sinaptosomikoa (amaiera sinaptikoez osatutako egitura), mitokondriala, mikrosomala, zitosolikoa, nuklearra eta mielinikoa. Aktibitate aminopeptidasikoa substratu fluorogenikoak erabiliz neurtu zen. Hain zuzen ere TRH apurtzen duen aminopeptidasa piroglutamato-β-naftilamida erabiliz eta entzefalina apurtzen duen aminopeptidasa tirosina- β-naftilamida erabiliz.

Emaitzak

Ikerketa hauek erakutsi dute zelula barneko aminopeptidasen aldaketa dagoela bizitzaren lehen 15 egunetan, hau da, garunean dendriten eta axoien garapena gertatzen denean. Zatiki zelular bakoitzean garapena aldagarria da. Zelulaz kanpoko aminopeptidasetan ez da aldaketarik gertatzen. Emaitza hauek iradokitzen digute zelula barneko peptidasek garunaren garapenaren erregulazioan parte hartu dezaketela.

 

Azken Berriak

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendap...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan