Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

5.7 Imipraminaren eragina sistema opioidean

Egileak: A. Varona , A. Valdivia , J. Gil , D. Fernandez , G. Larrinaga , J. Irazusta

0


Sarrera

Azken urteetan antidepresiboen eta peptido opioideen sistemaren arteko lotura dagoela deskribatzen duten lanak ugaritu egin dira. Horrela, postmortem egindako azterketetan behatu da deprimitutako gizakien garunetan endorfina gutxiago dago­ela. Bestalde, opioideen agonistak arratoiei sartzerakoan, animalia hauengan, estresaren ondoko joera depresiboa murrizten da, erantzun hau eta imipraminaren dosi akutuak sortutakoa oso antzekoak dira.

Helburuak

Lan honen helburua imipraminaren tratamendu ezberdinek hartzaile δ-opioideen gain duten eragina jakitea da. Hartzaile opioideen artean hauek hautatu ditugu sindrome depresiboan eta bere sendaketan duten eraginen arduradunak direla proposa­tu delako.

Metodoak

Ikerketa egiteko arratoi arrak erabili ditugu. Tratamenduaren arabera bi taldetan sailkatu ditugu: 5 eguneko imipramina tratamendua jaso zutenak eta 15 egunez imipramina jaso zutenak, talde bakoitzak plazeboz tratatutako kontrola zuen.

Garun zatietako hartzaile δ-opioideen zenbakia eta afinitatea neurtzeko, garun zatietatik mintzak isolatu ondoren, DPDPE erradioligando δ-espezifikoarekin bin­ding teknika erabili genuen. Km-aren eta Vmax-aren balio zehatzak kalkulatzeko LIGAND eta EBDA programak erabili genituen.

Emaitzak

Ikerketa honetan ikusi dugu 15 eguneko tratamenduaren ondoren hartzaile δ-opioideen dentsitatea garun azal frontalean murriztu egiten dela. Tratamendu motzagoek ez dute aldaketa adierazgarririk sortzen. Datu hauek azaltzen dute hartzaile opioideek imipraminaren epe luzeko eraginetan zerikusia izan dezaketela, sistema opioide endogenoak depresioaren sorkuntzan eta sendaketan duen garrantzia baieztatuz.

 

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan