Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

5.8 Minaren garraio sinaptikoaren iraupen luzeko eraldapena ornomuinaren azaleko geruzetako neuronengan

Egileak: J.J. Azkue Barrenetxea, A. Bidaurrazaga Van Dierdonck, M. Mozas , M. Zimmermann

0


Sarrera

Neurotransmisore quantum bakoitzaren eragin postsinaptikoa ez da finkoa eta aldaezina, garraio sinaptikoaren eraginkortasuna epe luzez indartu edo apaldu baitaiteke. Hipokanpoko neuronetan hizkuntza sinaptikoaren eraldatze hauek memoriaren sormenerako funtsezko baliabideak bide dira, eta garuntxoan ostera zenbait higidura-ereduren ikaskuntza edo finkapenerako.

Ornomuineko azaleko geruzetan C zuntzek eraginiko eremu potentzialak minaren garraio sinaptikoaren isla elektrofisiologikoetako bat dira.

Helburuak

Kitzikapen kondizionatzaileek minaren garraio sinaptikoa eraldatzeko izan lezaketen gaitasuna aztertzea.

Metodoak

Urethane anestesiapean (1.5g/kg, i.p.) 300-400 g-ko Sprague-Dawley arratoi arre­tan tenperatura eta aldagai hemodinamikoak tarte fisiologiko egokietan mantenduz, Biceps femoris giharra bitan banatuz ezker aldeko nerbio ziatikoa azaleratu eta elektrikoki kitzikatu dugu. Lehendabiziko gerri-ornomuin atalak azaleratu eta isurkari zefalorrakideo artifizialez bete dugun silikonazko putzu iragazkaitz bat erantsi zaie. C zuntzak kitzikatzeko besteko gainzama elektriko bat ezarri zaio minutu oro nerbio ziatikoari, eta aldi berean L4.5 ataletako azaleko geruzetan C zuntzek eraginiko eremu potentzialak anplifíkagailuz sendotu (10.000 x), neurtu eta ordenagailuz aztertu ditugu. Aterakinek ordu erdiko egonkortasun aldia bete bezain laster, tankera ezberdinetako zenbait kitzikapen elektriko kondizionatzaile ezarri dizkiogu nerbio ziatikoari.

Emaitzak

  1. C zuntzak aktibatzeko besteko kitzikapen motzek (segundo bateko lau 100 Hz tetani, 40V, 0.5ms) C zuntzek eraginiko eremu potentzialen indartze homosinaptikoa eragiten dute. Indartze honek 8 orduz dirau gutxienez. Maiztasun apaldun kitzikapenek (<10Hz) ez daukate ordea inolako eraginik.
  2. Ad zuntzak aktibatzeko besteko maiztasun garaiko kitzikapen eredu luzeek (15 minututan zehar 60-90 tetani, 10V, 0.1 ms) apalaldi heterosinaptikoa eragiten dute. Eragin honek 8 orduz dirau gutxienez. Maiztasun apaldun kitzikapenek ez daukate eraginik.

Ondorioak

Mezu mingarrien garraio sinaptikoa kitzikapen mingarri bortitz laburrek erraztu egin dezakete ornomuinean, eta ostera mingarriak ez diren kitzikapen luzeagoek eragin baretzailea daukate. Errazte hau minberatasun edo hiperalgesiaren isla bioelektrikoa izan daitekeen ustean gaude. Aldiz, apalena TENS edo bere tankerako sendabideen oinarri elektrofisiologikoa izan daitekeela uste dugu.

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan