Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

5.9 Garuna eta zubiaren arteko loturak untxietan

Egileak: A. Bidaurrazaga , J. Azkue , L. Hennequet

0


Sarrera

Ikerketa honetan, markatzaile metabolikoen bidez untxiaren kortexa eta zubiko nukleoen arteko konexioa ikusi dugu. Ezaguna da garuna eta garuntxoaren (zerebeloaren) arteko bide erdian zubiko nukleoak aurkitzen direla, kortexaren area ezberdinetako (motorea, ikusmena, somatosentsoriala) informazioa integratzeko. Horrela beharrezkoa da zubiko nukleoen egitura ezagutzea garuntxoak nola funtzionatzen duen jakiteko.

Proiekzio kortikopontinoen egiturak animalia askotan ikertu dira eta hauek erakutsi dute nola prioekzio horiek antolamentu espaziala duten.

Helburuak

  • Garunaren area ezberdinetako proiekzioak ikertu.
  • Proiekzioen teilakapena aztertu.

 

 

Metodoak

Gure esperimentazio-metodoa garunean WGA-/7/?/3 (wheat-germ-agglutinated horseradish peroxidase, gari haziaren aglutinina errefau perosidasarekin konjokatua) markatzailearen txertaketa geldoekin hasi zen, ikertu genituen areatan: linbikoa, ikusmena, somatosentsoriala eta entzumena. Bi egun ondoren untxia finkatu ondoren zubiko atal guztiak bildu ziren erreakzio histokimikorako, baina garunekoekin hirutik bat bakarrik gordetzen zen. Ebakidura guztiak TMBrekin (tetra- methylbenzidine) prozesatu ziren markatzailea kokatzeko.

Emaitzak

  • Untxietan kortex linbikoaren proiekzioa oso ugaria da, bai nukleoetan eta baita bere zabalera errostrokaudalean, gehienbat zubiko gune bentralean.
  • Ikusmen proiekzioaren emaitzak zabalak ziren untxietan. Gure emaitzetan ikusi genuen ikusmen area monokularrek proiekzio zabalagoa zuten binokularra baino. Beraz garuntxoan garrantzizkoagoa da ikusmen periferikoa zentrala baino.
  • Gure proiekzio somatosentsorialaren markajea erdialdean kokatzen da eta baita nucleus reticularis tegmenti pontis nukleoan.
  • Entzumenaren proiekzioa zubiaren alboko aldean kokatzen da zubiaren erdial­dean eta aurrealdean zubiko azken zatian

Ondorioak

Proiekzio guztiak batera jartzen baditugu, zubiko erdiko herenean eta alboko alde­an teilakapen handia dago eta guztiak ipsilateralak dira. Gune horretan informazioaren prozesamendua gertatzen da garuntxora joan aurretik. Era berean area bakoitzeko proiekzioa beste nukleoekin osatzen da. Proiekzio hauek lamina itxura dute. Zubiko egitura denboraren arabera bilakatzen da, honela bertara heltzen diren hasierako zuntzak erdialdean kokatzen dira eta ondorengoak zubiaren alboetan.

Azken Berriak

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendap...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan