Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

5.11 2/3 Glutamatoaren hartzaile metabotropikoaren kokapena arratoiaren heste meharrean

Egileak: A. Larzabal , J. Losada , P. Grandes , J.M. Mateos , R. Sarria

0


Sarrera

Neurotransmisioa, heste meharraren sare neuronaletan zenbait neurotransmisoreren bidez, alegia, azetilkolina, serotonina, dopamina, glutamato, ctab. burutzen da. L-glutamatoa, nerbio sistema zentralak gehien erabiltzen duen aminoazido kitzikatzailea da. Glutamatoaren eraginak, bi motatako hartzaileen bitartez bideratzen dira: ionotropikoak eta metabotropikoak. Azken talde honetan zortzi azpimota ezagutzen dira. Ikertzaile talde batzuek, metodo inmunozitokimikoak erabiliz, glutamatoa eta hartzaile ionotropiko batzuk aurkitu dituzte arratoien heste meharraren mukosazpiko eta giharrezko plexuetan.

Metodoak

Sei arratoi albino (Sprague-Dawley, 200-250g) ketaminaz eta uretanoz zeharo anestesiatu genituen. Animaliak perfunditu eta finkatu ziren. Jarraian hestearen zati batzuk lortu eta izoztu ondoren, 15 mikrako ebakinak lortu genituen.

Zati hauetan, mGluR2/3-ren kokapena aztertzeko, abidina-biotina-peroxidasaren teknika inmunozitokimikoa erabili genuen. Laburbilduz, ebakinak mGluR2/3-ren kontrako antigorputzarekin (1:4000) 18 orduz inkubatu genituen. Jarraian, biga­rren mailako antigorputz biotinilatuaz inkubatu genituen ordu batean ingurugiroko tenperaturan. Abidin-biotin konplexuarekin beste ordu bat inkubatu ondoren eta erreakzioa ikusi ahal izateko, laginak %0.05 3-3 diaminobenzidinaz (DA13) eta %0.01 hidrogeno peroxidoz osaturiko soluzio batean mantendurik ziren.

Kromogeno honen bidez alde espezifikoak marroi ikusten dira.

Emaitzak

Bukaerako ileonaren sare neuronaletako nerbio zelula batzuk markaturik aurkitu genituen mGluR2/3 antigorputzaren kontra. Zelula hauek bai mukosazpiko bai giharrezko plexuetan ikus daitezke. Mukosazpiko plexuetan, mGluR2/3-rekiko inmuno-erreaklibitatea zelula ganglionarren zenbait gorputz zelularretan agertu zen. Gorputz zelular hauek beti isolaturik eta oso tindaturik agertu ziren. Giharrezko plexuetan ere, zelula ganglionarrak, isolaturik edo talde txikiak osatuz, oso inmunoerreaktibitate trinkoz azaldu ziren.

Ondorioak

Eztabaida

Orain arte bukaerako ileoaren mukosazpiko eta giharrezko plexuetan bakarrik deskribatu dira hartzaile ionotropikoak. mGluR2/3-ren kokapena gune hauetan frogatu dugu guk.

Glutamatoak, hartzaile ionotropikoen bidez, hestearen uzkurketa eragiten du. Nerbio sistema zentralean, mGluR-ek hartzaile ionotropikoen erantzunak kontrolatzen dituzte. Nahiz eta egun, mGluR-en funtzioa hestean zehatza ez izan, hartzai­le ionotropikoen kontrolarekin erlazionaturik egon liteke, hestearen uzkurketa eraginez.

Bibliografia

Ikerketa-lan honetan, Eusko Jaurlaritzaren PI97/41 ikerkuntza proiektuak zein DGICYT-aren PB95- 0347 ikerkuntza-proiektuak ere euren laguntza eman dute. J.M. Mateos E.J.ko BE 195-154 beka eta R, Benitez EHU-ko beka jasotzen ari dira.

Azken Berriak

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendap...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan