Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

UNIBERTSITATEKO IKASLE TALDE BATEN DIETAREN EZAUGARRIAK

Egileak: J. IRAZUSTA , I. PULDAIN , I. ESTANKONA , I. CALVO , M.B. MAIZ , I. MENDIZABAL , Z. PEREA , S. GIL

Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioa


Sarrera

 

SARRERA

Gaur egun osasun arloan onartua dago osasun arloan nutrizio egokia gizakiaren osasunerako ezinbesteko baldintza dela. Alde batetik, dieta orekatu bat beharrezkoa delako organismoaren funtzionamendu egokirako eta, bestetik, ikusi delako zenbait elikagaik zerikusia izan dezaketela gaixotasunen garapenean eta beste zenbaitek gaixotasunen prebentzioan. Gure gizartean denbora falta eta beste hainbat gizarte-faktorek eraginda dieta izugarri aldatu da eta "jaki azkarrek" etxeko bazkariak ordezkatu dituzte. Unibertsitateko ikasketen garaian izaten den denbora faltak arazo hau larriagotu egiten du. Are gehiago, kontuan hartuz ikasle askok beren gurasoen etxetik kanpo bizi direla garai honetan. Horregatik, lan honen helburua izan da unibertsitateko ikasle talde baten elikaduraren azterketa egitea.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Lizentziaturako 3. mailako 12 ikasle aztertu genituen. Ikasleen batez besteko adina 20 urtekoa zen. Ikasle bakoitzari esaten zitzaion 3 egunetan zehar jaten zituztenak idazteko, ahal zen neurrian kantitatea zehaztuz. Inkestak jaso ondoren Nutrizionist III ordenadore-programan sartu eta honek dieta bakoitzaren konposizio nutrizionala eman zigun.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Lortu ziren emaitzak hauek izan ziren:

Kcaloria kopuruaren batez bestekoa, gizonezkoetan 3.000 Kcal/egun eta emakumezkoetan 2.300 Kcal/egun hartzen dira.

Kcal-en banaketa Energiaren %40 karbohidratoetatik, %40 gantzetatik eta %20 proteinetatik lortzen dute talde honetako ikasleek. %66k behar baino lipido gehiago hartzen du (0).

 

Hurrengo bitaminen gabeziak aurkitu dira: E bitamina (laginaren %83), D bitamina (laginaren %66), A bitamina (laginaren %25), K bitamina (laginaren %33), biotina (laginaren %83)

Hurrengo mineralen gabeziak aurkitu dirá: Manganesoa (laginaren %58), Kobrea (laginaren %33)

Landare-zuntzaren gabeziak aurkitu dira laginaren %33an.

Alkoholaren eta kafeinaren kontsumoak ez dira altuak.

Nahitaezko aminoazidoen beharrak aise betetzen dira.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

1. Ikasle tolde honen dietaren kcal kopurua egokia da gazteen pisurako, sexurako, adinerako eta ariketa fisikorako.

 

2. Oro har, proteina eta gantz gehiegi jaten dituzte ikasleek eta karbohidrato gutxiegi. Zenbait kasutan jaten daten landare-zuntzen kantitatea ez da nahikoa.

 

3. Ikasleek jaten duten azukre bakunen kantitatea handiegia da.

 

4. Unibertsitateko ikasleen dietan gabezia nabarienak D, E eta biotina bitaminetan aurkitu ditugu. Mineralen artean manganesoa eta kobrean aurkitu dira batez ere gabeziak. Beste bitamina eta mineralen kantitateak egokiak dira ikasle gehienen kasuan.

 

5. Ez da agertu neurriz kanpoko alkohol kontsumorik ikasle talde honetan.

 

6. Oro har, dietetikoki egokitzat onartzen denaren arabera, lagin honek gantza eta okela gehiegi jaten du; barazkiak, frutak eta esnekiak, gutxiegi.

 

OHARRA

Lan hau Kirol Fisiologia eta Medikuntza irakasgaiaren praktiken barruan egin da. 

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan