Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

APLIKAZIO INFORMATIKO BATEN BIDEZ ERIZAIN KONTSULTA EZAGUTZEA. SANDUZELAIKO OINARRIZKO OSASUN ESKUALDEA

Egileak: A. ZABALA , A. GRANADO , A. FRÍAS , E. LORENZO , M.J. MARTÍNEZ , M.J. LEZAUN , S. CARIÑENA , A. SALABERRI

Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntza. Iruña


Sarrera

 

SARRERA

Sanduzelaiko (Iruña) Oinarrizko Osasun Eskualdea 1990. urtean ezarri zen. 1996an, berriz, kontsulta modu pertsonalizatuan egiteko moduan paratua zen (zerbitzu karteraren arabera). 1998tik aurrera programa informatiko baten gidaritza darama aurrera. Ondorioz, hauxe jakin nahi da: ea informatikako tresneria honek gaur egungo erizaintzako kontsulta aztertzen laguntzen duen, batez ere, kontsultako erabiltzailearen perfila ezagutzeko orduan, hau da, haur eta helduen eremuan zer adin, sexu, patologia eta ekintza mota egiten diren ezagutzeko.

Helburuak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Azterketaren diseinua deskriptiboa eta zeharkakoa da. Epea, berriz, 1998ko urriaren batetik l999ko irailaren 30a artekoa izan da. Kontsultan eskaintzen den erizain laguntzaren behaketa zuzena egin da. Sistema informatikoari ere kontsultak egin zaizkio: kontsulta demografikoak eta aldagai desberdinak gurutzatuz (zentroa, sexua, jaiotza data, medikua, erizaina, erabiltzailearen egoera, kontsulta eguna, kontsulta mota eta zein osasun arazorengatik joan den).

Emaitzak

 

EMAITZAK

Sanduzelaiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Eskualdeak 12.382 erabiltzaile ditu. Zahartzaroaren indizea 1,2koa da. Populazio honek Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalei 72.876 kontsulta egin dizkie eta horietatik 26.457 (%36,3) erizainei egindako kontsultak dira. Horietatik, %56,3 zentroan egin dirá, %5,3 etxeetan, %25,4 teknikak izan dira eta %5,9 haurren osasun azterketak. Dena den, %6,8 inguru zein kontsulta mota den jakin gabe gelditu gara.

Erabiltzaile guztiak kontuan hartuz, esan beharra dago 9.261 pertsonak jo dutela osasun etxera kontsultaren bat egitera (%74,8). Pertsona horietatik, erizainei %52,7k egin diete kontsultaren bat. Bestalde, 65 urtetik gorakoen maiztasuna 8,7koa izan da. Horretaz gain, kasuen %46,6an CIAPeko diagnostikoren bati lotua egon da erizaintzako kontsulta. Kasu gehien biltzen dituzten prozesuak, gehienetik gutxienera, ondoko hauek dira: hipertentsioa, tabakoa eta alkoholaren kontsumoa, metabolismoaren gorabeherak, loditasuna eta gain-pisua, hezur eta muskuluetako arazoak, diabetea, arnas aparatuko arazoak, eritasun kardio-baskularrak, digestioaren gorabeherak eta zentzumenetako arazoak.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

•   Azterketa honen bidez orain arte ezagutzen ez ziren zenbait datu jakin dira erizaintzako kontsultari buruz.

•   Komenigarritzat jotzen da informazio bilketa hau baieztatzea.

•   Aurrera egin behar da erizaintzako kontsultan gehien zaintzen diren arazo, behar edo gorabeherak protokolo informatizatuetan sartzeko.

•   Aplikazio informatikoak Osasun Etxe baten gestio klinikoa hobetzen du.

•   Hasierako epealdi honetan, egitura ezagutzea izan da helburua, gero prozesua baloratu eta profesionalen lanaren ondorioak ezagutzen jarraitzeko eta, ondorioz, herritarren osasuna hobetzeko. 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan