Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

NAFARROAKO OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZAKO ERIZAINTZAKO METODOLOGIAREN IRAKASKUNTZA PLANA

Egileak: A. CARIÑENA* , G. MARÍ**

* Osasun Etxea. Elizondo. Nafarroa; ** Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza


Sarrera

 

SARRERA

Zainketa planak eta, azken finean, erizainen lana bateratzeko, berrikusteko eta hobetzeko metodoa behar beharrezkoa da. Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako Erizaintzako Zuzendaritzak irakaskuntzarako zenbait estrategia antolatu ditu, ondoko helburu hauekin: batetik, erizainen eginbeharretan metodologia garatzeko eta, bestetik, metodologiarekin lan egiten duten profesionalen kopurua gehitzeko. Ondorioz, egin den azkeneko planaren berri azaltzen da.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

•   Mintegietako arduradun izanen direnen laguntza-taldea osatzea eta prestakuntza ematea.

•   Metodologiako mintegiak eskaintzea eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Talde guztiei eta nahi duten erizainei atxikimendua adierazteko aukera ematea.

•   Mintegiak Osasun Etxeetan antolatu eta egitea, modu deszentralizatuan.

•   Partehartzaile eta laguntza-taldekoen ebaluaketa.

Emaitzak

 

EMAITZAK

•   43k osasun etxek hartu dute parte (%81.1), 4k utzi egin dute (%7,5), beste 4k ez dute erantzun (%7.5) eta 2k ez dute eskatu (%3,8). Denetara, 172 erizainek hartu dute parte hartzen dute, eta batez beste, 5 edo 6-saio egiten dira taldeko.

•   Ebaluaketa egiteko erabili diren inkestetatik, berriz, hauxe atera da: ikastaroa ona izan dela, eta emaitzak, 5eko eskala batetik I eta 2 artean daudela kasuen % 73an.

•   Zenbait hutsune ere azaltzen dira, horien artean aipatzekoak hauexek: partehartzaileen inplikazio desberdina, erizainen bilerekiko errespetu eza, trebetasuna lortzeko orduan sortutako zailtasunak (ohitura falta), eta zehaztasun falta erregistratzeko unean.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

•   Gure metodologia motibatzailea eta eskuragarria da. Horretaz aparte, behin ohitura hartuz gero gure lana errazten du.

•   Irakaskuntzarako helburuak, gestioko egitarauaren barnean egoteak, erizainen gaitasunean laguntzen du. Hain zuzen ere, eta horrela, gure komunitatearen beharrei erantzuteko, kalitatezko zerbitzua eman baitezakegu.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan