10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean
OSASUN PLANA ETA LEHEN MAILAKO ASISTENTZIAREN PROGRAMA-KONTRATUA
Egileak: M.E. ALKIZA , J.M. BEGIRISTAIN , B. ELIZALDE , B. GARITANO
Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza. Osasun Planeko Zuzendariordetza. Osasun Saila. Donostia
Sarrera
SARRERA
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Osasun Planaren helburu nagusienetako bat osasun zerbitzuetan egiten diren jarduerak bideratzea da, zerbitzu horiek EAEko osasun-arazo nagusiak konpontzen lagun dezaten. Bestalde, azken urteotan programa-kontratua erabili da, Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzak (OSLZ) eta Lehen Mailako Atentzioko (LMA) eskualdeen arteko harreman tresna bezala. Bertan LMAko zentroek Osasun Planarekin lotuta egin beharreko ekintzak eta horietarako jaso beharreko finantzabidea azaltzen dira (Lehentasunezko Eskaintza deiturikoa). Lan honetan 1998an Gipuzkoako LMAko bi eskualdeek Osasun Planarekin loturiko jarduerari esker lortutako finantzabidea aztertzen da.
Metodoak
MATERIALAK ETA METODOAK
1998ko Gipuzkoako LMAko bi eskualdeen Lehentasunezko Eskaintzari buruz egindako ebaluaketa aztertu da. Lehentasunezko eskaintzan Osasun Planean lehentasuna duten arazoei lotutako ekintzak aztertzen dira; adibidez, gaixotasun zerebro-kardiobaskularrak eta gaixotasun infekziosoei loturiko jarduerak. Eskaintza honetan kalitatearekin zerikusia duten zenbait arlo begiratzen dira eta horrela puntu batzuk lortzen dira. Lortutako puntu bakoitzeko, pezeta kopuru jakin bat ordaintzen da.
Emaitzak
EMAITZAK
Lehentasunezko Eskaintzari dagokion atala finantzabide guztiaren %20,2 eta %23,9 da, Gipuzkoako osasun eskualde bakoitzak eskaintza horretan lor dezakeen goreneko puntuazioa kontuan hartuta.
Ebaluaketari begiratuta, lehenengo eskualdeak puntuaketa osoaren %49 lortu zuen eta bigarrenak %50,8. Era honetara, lehenengo eskualdeak finantzabidearen ,7 lortu zuen eta bigarrenak ,3.
Ondorioak
ONDORIOAK
1. Lehentasuna daten gaixotasunei loturiko jarduerak pisu gutxi dute finantzabidean.
2. Jarduera horietan neurtzen den kalitatea ez da egokitzat jotzen den mailara iristen, bataz beste %50 betetzen delako.