Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

ALDAKAREN ARTROPLASTIAREN SINGULARIZAZIOA

Egileak: B. ELIZALDE , J.M. BEGIRISTAIN , M.E. ALKIZA , M.I. LARRAƑAGA , B. GARITANO

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Gipuzkoako Osasun Zuzendaritza. Donostia


Sarrera

 

SARRERA

Konprobatuta dago aldakako artroplastia (AA) emaitza onak ematen dituen interbentzioa dela, batez ere, artikulazio koxo-femoraleko oinazea arintzen duelako. Hezur eta artikulazioetako arazoen artean artikulazio koxo-femoralaren patologia da Osasun Publikoan eta sistema sanitarioan gehien ezagutzen (edo entzuten) dena, pertsonen bizitza-kalitatean eragin handia duelako, lanerako ezintasuna sortzen duelako eta ebakuntzaren koste ekonomikoa handia delako.

 

Aldakako interbentzioak hain entzunak izateak prozesu hau estandarizatzera behartzen gaitu, zerbitzu hau ematerakoan ebakuntzen efektibitatea, efizientzia eta ekitatea hobetzeko.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Aldakako artroplastiarako Plan Asistentzialean honako hau sartzen da:

1. Prozesuaren nondik-norakoak, diagnostikoak, indikazio eta kontraindikazioak, protesi-motak, prebentzio-neurriak, ebaketa-osteko errehabilitazioa.

2. Interbentzioaren efikazia, kostea eta efektibitatea, protesi-mota desberdinak erabiltzeko argibideak.

3. Gipuzkoako Osasun Barrutiaren egoera gaur egun: perfil epidemiologikoa, ospitaleetako jarduera, komorbilitatea, egonaldiak, itxaron-zerrendak, erabilitako protesi-motak eta kosteak.

4. Ebaluaziorako adierazleak.

5. 2000-2010 urteetan egingo diren aldakako artroplastien estimazioa.

6. Kontrataziorako gomendioak

Emaitzak

 

EMAITZAK

• Ospitale bakoitzak zenbateko jarduera izan behar duen finkatzen da, sexuaren eta adin-taldeen arabera .

• Lehenengo mailako artroplastiarako protesiaren erabilera egokiaren algoritmoa finkatzen da.

• Ospitale guztiei, Osakidetzakoak edo publikoak izan ala kontzertatuak izan, eskatu beharreko Kalitate irizpideak eta adierazleak finkatzen dira.

• Informazioa biltzeko sistema bat (datu-basea) finkatzen da.

• Interbentzio bakoitzeko ordaindu beharko den prezioa ezartzen da.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Behin traumatologoekin adostuta, finkatutako kalitate- irizpideak GOBeko 2000. urteko Kontratu-Programetan eta kontzertuetan sartu dira; baita kontratazio honen oinarri den informazio-sistema ere.

2000. urtean lortutako emaitzek, fakturazioarekin batera, lagunduko digute zer-nolako kalitate-maila eskatu behar den finkatzen. 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan