Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

GONARTROSIA DUTENEN BIZI KALITATEA ETA BELAUNEKO PROTESIA

Egileak: J. SAGASTIBELTZA , A. OYARZABAL , J.J. SANCHEZ- VILLARES , M. ERDOZAIN , A. PEREDA

Ubarmin Klinika. Osasunbidea. Elkano. Nafarroa


Sarrera

 

SARRERA

Osasun eremuarekin loturik dagoen bizi kalitatearen kontzeptua erabiliko dugu, hain zuzen belauneko artrosiaren ondoriozko ezintasunari dagokionez.

Jakitun gaude zaila dela bizi kalitate hau definitzea. Gainera horri buruz pertsona bakoitzaren iritzia alda dezake bizitzan zehar, adinaren, ongizatearen eta osasun egoeraren arabera. Hori dela-eta, gure pazienteen balorazioak neurtzeko, prozesu eredu horrekin loturik dagoen protokolo bat erabiliko dugu, baliozkoa eta fidagarritasuna duena, HSS balorazio metodoa (Hospital for Special Surgery-New York), belauneko protesiaren ebaketaren aurretik eta ondotik.

Horrela, gaixo hauen eguneroko ekintzetan neurtuko dugu zer ondorio izan dituen ebakuntzak minean eta funtzioetan.

Zahartzaroan artrosia da morbilitatearen eragile nagusietako bat. Artrosiak mina, zurruntasuna eta diskapazitatea eragiten ditu eta funtsezko aldaketa sortzen du pertsonen bizi kalitatean. 65 urtez goitikoen artean hori da ezintasunaren kausa sarriena.

Belauneko artikulazioa kargako artikulazioa dela eta, mina izango da pronostikorako faktore nagusia. 65 urtez goitikoen artean herenak belauneko artrosia du eta horietatik hamarretik batek ezintasuna izanen du.

Jendearen bizitza luzatzen ari denez, gaur egun maizago ikusten ari gara eritasun hau.

Metodoak

 

METODOLOGIA

HSS protokoloaren bitartez hauxe neurtuko dugu: gure zerbitzuan tratatu ditugun 200 gonartrosietan belauneko protesiak nolako ondorioak izan dituen bizi kalitatean, hau da, minean eta funtzioetan.

1992. eta 1993. urteetan egindako protesiek batez beste zazpi urteko jarraipena izan dute. Ebakuntza guztiak belauneko artrosi prozesu andegatzailea zeukatelako egin ziren.

 

Hauek ziren ezaugarriak: oinez ibiltzean eta zutik egotean min handia zuten, ibiltzeko erradioa mugatua zegoen, mugikortasuna murriztua eta eskailerak igotzean eta batez ere jaisterakoan zailtasuna zeukaten. Batez besteko adina 69.07 urtekoa zen. %71 emakumezkoak ziren eta %29, berriz, gizonezkoak.

Ebakuntza aurretik HSSko balorazioaren arabera (0-100 puntu bitarte) batez beste 49 puntu zituzten.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Ebakuntza egin eta zazpi urtera ikus dezakegu bizi kalitateak hobera egin duela nabarmen. Babez beste 49 puntu izatetik 90 puntu izatera pasa dira HSSren protokoloan.

 

Kasu guztietan operatu aurretik mina zuten ibiltzean eta %60k min handia, mugatzailea. Ondoren, berriz, %75ek ez zuten inolako minik eta beste kasuetan agoantatzeko modukoa zen.

 

Kontuan izandako beste irizpide bat zutik egotean sortutako mina zen. Kasu guztietan zuten mina eta %76 ezin ziren zutik egon. Protesia jarri ondoren, berriz, %98k ez zuten batere minik sentitzen zutik egotean.

 

Alde batetik bestera mugitzeko ahalmena denboraren edo distantziaren arabera neurtu dezakegu. Operatu aurretik ez ziren etxetik irteten eta %90entzat ezinezkoa zen kilometro bat ibiltzea. Ondoren %60k ez zuen eragozpenik eta %38 ordu erdi batez ibil zitekeen edo kilometro bat.

 

Operatu aurretik eskaileretan zailtasunak ageri zituzten, bereziki eskailerak jeisteko. Batzuetan ezinezkoa zitzaien. Gero, berriz, k baizik ez zuen zailtasunen bat ageri.

Arku artikularrean ere hobekuntza ikus dezakegu. Ebakuntza aurretik gehienek oso murriztua zuten belaunaren estentsioa (bataz beste gehienez 9 gradukoa). Ebakuntzaren ondoren belauna osorik luzatzea lor dezakegu. Belaunaren flexioan ere antzeko emaitzak aurki ditzakegu.

Konplikazio larriak %3,5: 2 infekzio eta 5 tronboflebitis.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Belauneko artrosiaren minak eta ezintasunak aldaketa handia ekartzen dio gaixoaren bizi kalitateari, funtzioengatik eta minagatik ez ezik adin horretan alterazio psikologikoak ere sor ditzakeelako (depresioak, antsietatea...).

 

Artikulazioaren protesiaren bidez neurri handian hobera egiten dute egoera horiek.

 

Belauneko protesiaren bitartez minaren desagertzea lortuko dugu, baita belauna funtzionala izatea. Horrek denak hobekuntza nabaria ekarriko dio bizi kalitateari.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan