10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean
FIBRINOLISIA MIOKARDIOKO INFARTU AKUTUAN: NOLA ERABILTZEN DITUGU FIBRINOLITIKOAK GIPUZKOAKO OSPITALEETAN?
Egileak: K. IBARGUREN , K. REVIEJO , G. TXOPERENA , F. ZUBIA , M. ZABARTE
Ardura Intentsiboetako Zerbitzua. Arantzazu Ospitalea. Donostia
Sarrera
Helburuak
HELBURUA
Miokardioko infartu akutuaren (MIA) tratamenduan fibrinolitikoak nola eta non erabiltzen diren jakitea.
Metodoak
GAIXOAK ETA METODOAK
1998ko azarotik l999ko abendura arte Arantzazu Ospitaleko Ardura Intentsiboetako Zerbitzuan MIAren ondorioz ingresatutako gaixo guztien zeharkako estudio prospektiboa.
Aldagaiak: adina, sexua, MIAren kokapena, fibrinolitikoak erabiltzen dituzten ospitaleak bi taldetan banaturik: Arantzazu ospitalea eta eskualdeetako ospitaleak, fibrinolitikoak (estreptokinasa-SK, APSAC, rT-PA eta r- PA) eta heriotza-tasa.
Dataren iturria: Historia klinikoak.
Emaitzak
EMAITZAK
Aukeratutako apean, MIA zuten 364 gaixo onartu ziren gure zerbitzuan, batez besteko adina 65 12 urte izanik (gazteena 24, zaharrena 97). %75 gizonak izan ziren eta %25 emakumeak. MIAren kokapenari dagokionez, %35,3 aurreko aldekoak izan ziren, %37 azpiko aldekoak, %25,5 Q gabekoak eta %2,2 kokatu ezinezkoak. Gaixo guztietatik %43,7 fibrinolisirako irizpideak betetzen zituzten. 1. taulan ageri dira zer fibrinolitiko aukeratu ziren eta zein ospitaletan.
FIBRINOLITIKOAK SK APSAC rT-PA r-PA
Eskualdeko O. %36 %26,4 %66 %1,9 %5,7
Arantzazu O. %64 %57,9 - ,7 %28,4
1. taula
Angioplastia primarioa kasuen %3, 1ean erabili zen. Gaixoen batez besteko heriotza-tasa %9,8koa izan zen.
Ondorioak
ONDORIOAK
Eskualdeetako Ospitaleetan, gaur egun, fibrinolisia maiz erabiltzen den tratamendua da. Nahiz eta Gipuzkoako ospitaleetan erabilitako fibrinolitikoak desberdinak izan, espezialistek gidatutako ikerketek ez darte desberdintasun adierazgarririk aurkitu botika hauen eragingarritasunean, baina bai kostuetan.