Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

LOA GALARAZTEN DUEN APNEA DUTENEN ARTEAN, CPAP OSABIDEAREN EZ-BETETZEA

Egileak: N. PASCUAL , I. OYARZABAL , K. FERNANDEZ , C. FERNANDEZ , C. CERDEIRA , G. ZUBILLAGA

Gipuzkoako Ospitalea. Osakidetza. Donostia


Sarrera

 

IKERKETA GAIAK ETA BIDEAK

CPAP osabidea egiteko behar den tresneria eskaintzen duten lantegiek eskuratutako zerrenda batetik, atzeranzko ikerketa bat egin zen, telefono inkesta baten bidez, osabidea betetzen ez zuten pertsonen artean.

 

Honi deitzen diogu osabidea ez betetzea: azken hilabetean tresneria, batez beste, 4 ordu baino gutxiago erabiltzeari.

 

Loa galarazten duen arnasa hartu ezina (apnea) jasan eta CPAP tresneriaren erabiltzaile ziren 381 gaixoen artetik, 30ek ez zuten osabidea betetzen, eta beste 6 ikerketatik kanpo utzi ziren, (5 ez ziren aurkitu eta 1 Biriketako Butxaketazko Eritasun Kroniko baten azken fasean zegoen).

 

Kontuan hartu zirenak: adina, sexua, tresneri mota, osabidearen agindu data, zenbat orduz betetzen zuen osabidea, ez betetzearen arrazoia, horretaz sendagilearekin edo teknikariarekin hitz egin zuen ala ez, loa galarazten duen apnearen maila, horrekin batera bihotzeko gaixotasunen bat zuen, ibilgailuren bat gidatzen zuen, lanbidea arriskutsua zuen ala ez, eta tresneria kentzeak axola izango liokeen.

Helburuak

 

 

Emaitzak

 

EMAITZAK

Batez besteko adina: 50 urte. Tresneri mota: CPAP %87,5 eta BPAP ,5. Tratamendua betetzen duten denbora- tartea: 2 ordutik 3,9 ordura %83ak, eta 2 ordu baino gutxiago ak. Ez betetzearen arrazoiak: mozorroaren eta hedearen deserosotasuna %37,5; tresna hotza eta hezea izatea %20,8; haize-jarioa, ezkontidearentzako deserosotasuna, ahoa lehortzea, zarata, arrazoirik gabe %29.

 

Gaixo batek hobera egin zuen, janari eta garbiketari buruz hartutako neurriekin, eta tresneria kendu zitzaion. %20,8ak sendagilearekin eta %41,6ak tresneria eman zien lantegiko teknikariarekin hitz egin zuten ez-betetzearen arrazoiez. Loa galarazten duen apnearen mailak hauek izan ziren: larria %54,1, erdikoa- larria %25, ez hain larria %20,8.

 

%70,8ak gidatu egiten du, eta ,6ak lanbide arriskutsua du. %8,3ari ez lioke axola izango tresneria kentzeak, eta horietako bat izan zen beste bide bat erabiliz hobekuntza sumatu zuena.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

%92ak bete egiten du CPAP tresnerien osabidea.

Ez betetzearen arrazoi nagusia deserosotasuna da: mozorroarena eta hedeena. %29ak ez du adierazi zergatik ez duen betetzen.

Nabaria da gaixoaren eta sendagilearen arteko komunikazio eza .

Dena dela, %91ak ez luke nahi tresneria kentzerik.

Tratamendua betetzen ez dutenen artean, %70ak ibilgailuren bat gidatzen du, eta ,6ak lanbide arriskutsua dauka (butano-banatzailea, makina astunekin lan egiten du, ....).

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan