Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

GIBaren DATUAK NAFARROAN, 1985etik 1998ko ABENDURA ARTE

Egileak: C. MORENO , J. ABAD , N. ALVAREZ , E. EXTRAMIANA

Osasun Publikoaren Institutua. Osasunbidea. Iruña


Sarrera

 

1985etik 1998ko abendura arte, GIBa kontrolatzeko Nafarroako sistemak GIBak kutsatutako 2.334 pertsona erregistratu zituen. Urteko kasuen kopuruak bi gailur erakusten ditu: bata 1987an (249 kasu) eta bestea l991n (230 kasu). 1993. urtetik aurrera urteko kasuen beherakada etengabea nabari da: 168, 144, 138, 95, 87 eta 59 kasu hurrenez hurren 1998ra bitarte.

Metodoak

 

GIBa kontrolatzeko Europako sistemak 1998an jakinarazitako milioi bat biztanleko infekzio tasak argitara eman ditu. 1. irudian daude jasota. Europako mendebaldeko herrietan, zifren gorabeherak muga hauen barnean dabiltza: 16 (Finlandia) eta 90 (Suitza). Nafarroako intzidentzia, berriz, beste hau izan zen: 112 kasu milioi bat biztanleko. Infekzio datuak HIES kasu "berriagoei" buruzkoak diren heinean, erakusten digute Nafarroan birusaren infekzioa ez dela jaisten ari gure inguruko herri gehienetan adina.

Ondorioak

Diagnostikatutako kasuetan somatzen da garbi ari dela jaisten infektatuen kopurua bide parenteraletik drogak hartzen dituztenen artean. Sexu bidez kutsatutakoen kasuak, berriz, ez dira hain garbiak, izan ere, "kutsabide ezezaguna" kategorian sartutako kasuen portzentaia altu samarra da azken urteetan, eta horrek joera alde batera edo bestera makurraraz dezake.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan