10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean
HERIOTZA-TASAREN AZTERKETA
Egileak: M. OYANGUREN* , F. PALACIOS* , R. VÁZQUEZ* , J. ABAD** , C. MORENO** , M. BARANDIARÁN* , M.D. Gª NOCEDA*
* Txantreako Osasun Etxea. Iruña ** Osasun Publikoaren Institutua. Iruña
Sarrera
SARRERA
Heriotza-tasaren azterketa Osasun Zerbitzuetako oinarrizko informazio iturri bat da.
Txantreako Osasun Etxean aspaldidanik egiten da hildako guztien erregistro bat, fitxa batzuk betez hain zuzen ere. Bibliografian, bestalde, gutxitan aztertu da eremu txikietako- heriotza-tasa eta Txantrea Iruñeko 20.000 biztanleko auzo bat izanik, iruditu zitzaigun heriotza-tasa adierazgarria izan litekeela.
Helburuak
HELBURUAK
Txantreako Osasun Etxean 1987tik 1995era bitartean hildakoen azterketa bat egin nahi genuen ondoko datu hauek ezagutzeko:
· Heriotza-tasa, adina, sexua, hil zen urtea eta kausa.
· Txantreako heriotza-tasa, Nafarroakoarekin eta Espainiakoarekin konparatu.
Metodoak
MATERIALA ETA METODOAK
Informazio iturriak:
· Txantreako Osasun Etxea.
· Estatistikako Institutu Nazionala.
Analisi estatistikoa:
- Aldagaiak.
- Tasak.
Emaitzak
EMAITZAK
100.000 biztanleko tasak
Emakumezkoak Gizonezkoak
Txantrea 408 710
Nafarroa 447 816
Espainia 493 886
Ikusten denez, tasa txikienak Txantrean ageri dira eta urteak pasa ahala behera egiten du.
Aipatzekoa da behera doazenak hauek direla: gaixotasun kardiobaskularrak, digestio aparatukoak eta kanpoko kausak.
Ondorioak
ONDORIOAK
· Txantreako heriotza-tasa txikia da, emakumeengan eta gizonengan.
· Bihotzeko iskemia eta burmuineko gaixotasun kardiobaskularrengatiko heriotza-tasak txikiak dira Txantrean.
· Minbiziarengatiko heriotza-tasa txikia da Txantreako emakumeen artean, batez ere biriketakoa eta umetokiko zerbixekoa, Nafarroan gertatzen denaren antzekoa.
Txantreako gizonezkoengan, minbiziengatiko heriotza-tasa Nafarroan dagoen batez bestekoa da.