10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean
HAURREN TRATU TXARRAK: ICEBERG-aren TONTORRA
Egileak: M. HERRANZ* , N. CLERIGUÉ* , C. GOÑI* , U. FLORES** , T. HERNANDEZ* , J. RODRIGUEZ*
* Bideko Ama Birjina Haurren Ospitalea. Iruña. ** Noaingo Osasun Zentroa. Nafarroa.
Sarrera
SARRERA
Gure gizartean tratu txarrak jasaten dituzten haurren kopurua zenbatzea ezinezkoa da.
Oharkabean pasatzen diren hainbat kasu (estimazio fidagarrien arabera %80 baino gehiago) aipatzeko, iceberg-aren irudia erabili ohi da.
1995ean Espainiako Estatuan tratu txarrengatik 8.575 espediente jaso ziren. Iceberg-aren teoriak dioena extrapolatzen badugu, 400.000 kasu izango ziren tratu txarrak jasan zituzten haurrak.
Emaitzak
MATERIAL ETA METODOAK
Ustez tratu txarrak gertatu ziren bi kasu kliniko aurkeztuko ditugu ondorengo lerroetan:
- Lehenengoa: 2 hilabeteko haur bat bi alditan ekarri zuten, larruazaleko lesioak eta lesio traumatologikoak zituela. Bietan ingresatu beharra erabaki zen.
- Bigarrena: 4 urteko neskatila bat, hau ere bi aldiz ekarri zuten, itxuraz ustekabeko erorketa baten ondorioz aurpegiko eta gorputz-adarretako polikontusioak zituelarik .
Azterketa egiterakoan estadio desberdinetako ekimosiak sumatzen ziren eta ez zuten inolako justifikaziorik familiak esandako gertaerarekin.
Bi kasuetan tratu txarrak susmatzean erabiltzen dugun jokaeraren protokoloa aplikatu zen:
1. Hasierako balorazioa:
- Gaixoaren aparatu guztien azterketa, larruazalen eta mukosen berrikuspen zehatza.
- Proba osagarriak: odolezkoak, balorazio erradiologikoa edota bestelako ikerketak, beharrezkoak balira.
2. Jakinarazpena: Tratu txarren susmo guztietan jakinarazpen ofiziala egin behar zaio fiskalari, larriagoa izanez gero edo auzitegiko medikuaren balorazioa jakin nahi badugu epaileari eskatu beharko diogu.
Batean eta bestean, Ospitaleko edo Osasun Etxeko gizarte langileari jakinaraziko zaio.
3. Gurasoei jakinaraztea: Haurra babesteagatik egiten dugula adierazi.
4. Ingresatzeko irizpideak: Horretarako lesioak ez ezik, etxeko giroa, familiaren giroa eta segurtasuna ere kontuan hartu behar dira.
5. Auzi-medikuntzarekiko ardura: Agiri legalak direnez gero, txostenek oso zehatzak izan behar dute, argazki edo irudiekin.
6. Gaixoaren jarraipena: Oinarrizkoa da haurraren tratamenduarengatik eta bere giroaren kontrolagatik.
Ondorioak
KOMENTARIOA
Tratu txarrak jasaten dituzten haurren kopurua uste baino handiagoa dela ikusirik, bi kasu kliniko ekarri ditugu eta dauzkagun jarraibideen berrikuspena egin dugu, haur horietako bat kontsultara iristean osasun langileak erne egon gaitezen.
Azkenik, esan beharra dugu susmoa egiaztatu egin behar dela, proba objektiboetan oinarrituz.