Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

PSA-REN AGERPENAREN ONDORIOZ UROLOGIAN IZANDAKO ALDAKETAK

Egileak: G. GARMENDIA* , J.P. SANZ , J.R. SALMERÓN , C. CALDERÓN , A. CÁTEDRA , G. GARÍN

Bidasoako Ospitalea. Hondarribia


Sarrera

 

SARRERA

Prostatako minbizia da gizonengan azaltzen diren tumoreen artean ugarienetako bat eta kopurua gero eta handiagoa da. Beste patologietan bezala, metodo diagnostiko berrien agerpenak, teknologien eboluzioak eta osasun zerbitzuen hobekuntzak lagundu egin dute prostatako minbiziaren diagnostiko goiztiarren kopurua handitzen.

Helburuak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Ikerketa bat egingo dugu azken urte hauetan PSAren deskubrimenduak prostatako minbiziaren diagnostikoan izan duen eragina aztertzeko. Bere erabilera orokorra denez geroztik, gero eta analitika, ekografia eta biopsia gehiago eskatzen dira eta handitu da kirurgia eta erradioterapia jasan duten gaixoen kopurua; azken finean, diagnostikatutako prostatako minbizien kopuruan handitze izugarria gertatu da eta batez ere, garrantzitsuena, kokatutako tumoreen kopuruan.

Emaitzak

 

EMAITZAK ETA ONDORIOAK

PSAren deskubrimenduak funtsezko aldaketa eragin du urologian. Erabat aldatu du diagnostikoaren ikuspuntua eta nabaria da diagnostiko eta tratamenduen kopuruen gehikuntza.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan