10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean
JAIOTZEN EPIDEMIOLOGIA. JAIOTZEN ETA ILARGI BETEAREN ARTEKO ERLAZIOA
Egileak: M. MORENO , M. DE PRADA , E. ARINA , I. BERROZPE
Hernaniko Osasun Zentroa. Gipuzkoa
Sarrera
SARRERA
Gure gizartean jaioberrien heriotzak garrantzi handia dauka haurren heriotzen kopuruan. Jaiotzen ezaugarri epidemiologikoak ezagutuz errazagoa da aldez aurretiko neurriak ezartzea; horregatik, gure lehenengo helburua ezaugarri horiek ezagutzea izan zen.
Gure bigarren helburua ilargi betearen eta jaiotzen kopuruaren artean erlaziorik bazegoen ala ez jakitea izan zen.
Gure ikerketa jaiotzak izan diren Nafarroako ospitaleetan egin zen.
1995eko otsailaren 1etik 1997ko urtarrilaren 31 arteko tartea hartu da azterketarako.
Metodoak
POPULAZIOA ETA METODOAK
Aztertu ziren haurrak bizirik jaio ziren jaioberriak izan ziren.
Erabilitako aldagaiak hauexek izan ziren: izena, bi abizenak, sexua, ospitalea, jaiotzaren data, amaren adina, jaioberriaren pisua, gurasoen arteko ahaidetasuna, amak bularra eman zuen ala ez, eta ilargi betearen egunak.
Sigma programaren datu-basea eta estatistika tresna erabili ziren.
Emaitzak
EMAITZAK
9.676 haur aztertu ziren.
Sexuen arteko banaketa: %51,32 gizonezkoak eta %48,67 emakumezkoak izan ziren.
Ospitaleen arteko banaketa: %67,83 Iruñeko Ama Birjina ospitalean; ,70 Tuterako Reina Sofia ospitalean; %7,95 Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalean; %6,24 Nafarroako Klinika Unibertsitarioan eta %4,26 Iruñeko San Miguel klinikan.
Amaren batez besteko adina 30,47 urtekoa izan zen (SD = 4,35).
Jaioberrien batez besteko pisua 3246.82 gramokoa izan zen (SD = 501.95).
Gurasoen %2,51 elkarren ahaideak ziren.
Amen %90,09k titia eman zieten, hasieran behintzat, beren seme-alabei.
Haur jaioberrien artean gizonezkoek 128,04gr gehiago zituzten emakumezkoek baino (p<0.05).
Amaren esneaz elikatzen hasi ziren haurren batez besteko pisua handiagoa zen (3.291,35gr) titia hartzen ez zutenena baino (2.772,7gr) (p<0.05).
Amaren adinak jaioberrien pisuarekin erlaziorik bazeukan ala ez aztertu zen, baina ez zen horrelakorik aurkitu (r = 0.05; IC 95% 0.03-0.07).
Aztertu zen, bestetik, erlaziorik ba ote zegoen amak bularra ematearen eta ospitaleen artean, eta nahiz eta hasiera batean desberdintasunak aurkitu, "Chupov" koefiziente zuzentzailea ezarri zenean, ez zen berretsi desberdintasunik.
Ilargi betearen egunetako jaiotzen batez besteko kopurua beste egunekin parekatu zen eta ez zen ezberdintasunik aurkitu.
Beste aldagaien arteko erlazioa aztertu zen baina ez zen ezberdintasunik aurkitu.
Ondorioak
ONDORIOAK
1. Nafar jaioberri bizien batez besteko pisua 3.246,82gr da.
2. Jaioberrien artean gehiago dira gizonak emakumeak baino.
3. Amaren batez besteko adina 30,47 urtekoa da.
4. Jaioberrien %90.09 amaren esneaz elikatzen dira.
5. Titia ematea aukeratzen duten amen haurren batez besteko pisua handiagoa da.
6. Gizonezkoen pisua handiagoa da emakumezkoena baino.
7. Ez dugu aurkitu erlaziorik ilargi betearen eta jaiotza kopuruaren artean.