10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean
KONTZIENTZIA HOLISTIKO BATEN PIZTUERA
Egilea: D. YARNOZ
Iruña. Nafarroa
Sarrera
HOMEOPATIAREN GARAPENA AZKEN URTEETAN
a) Oinarrizko ikerketaren Atala. Fisikan, Kimikan eta
Biologian oinarrituta.
- Medikamendu homeopatikoaren estrukturaren ikasketak
- Materia-Energia interakzioa.
- Frekuentziak.
- Eremu elektromagnetikoak.
- Biophotoiak.
- Gizakiaren estruktura energetikoa.
b) Ikerketa farmakologikoaren Atala:
- Dosi ultramolekularren ondorio biologikoak
- Medikamentuen ezaugarri farmakologikoak
- e.a.
c) Ikerketa Klinikoaren Atala:
- Homeopatiaren efikaziaren ikasketa linealak.
- Ikasketa erretrospektiboak.
- Ikasketa prospektiboak, gaixotasun mugatu batzuei
doazkionak.
KONTZIENTZIA HOLISTIKOA
EZAGUTZA anitza da, ipuin zahar batek zioenez, Unibertsoa bezalakoa, mugarik ez eta "ez finitua", gizaki adimenduna bizi den bitartean behintzat.
Azken milurtean eta milurte honen atarian gizakia ezagutu eta ikertzeko, paradigma, abordaje anitza jarri dira martxan.
Zientziak izugarrizko iraultza egin du Fisika mailan, Fisika Kuantikoan, materia berdin energia bider argiaren abiadura ber bi. Indar Eremuak,Biofotoiak e.a.
Biologian bioaniztasuna ikertzeko izadi bakoitzak badu bere izateko eta bizimodu propio, pertsonala. Sistema Teoria, Gaia Hipotesia eta Erresonantzia Morfikoa, batzuk aipatzeko, besterik gabe.
Ekologia bera. Bizi garen planeta errekurtso mailan mugatua.
XIX. mendean, osasuna eta Gaixotasuna ulertzeko bi modu egon ziren. Bata Materialista, eta bestea "Bitalista", eta, jakina bi Sistema Terapeutiko ere: Homeopatiko eta Alopatikoa. Sistema bakoitza esperientzi eredu tinko batean mugitzen zen, muga zehatz batzuen barruan, isolamenduan, eta sistemen artean konfrontazioa. Ezagutza gero eta garrantzitsuagoa da eta hobetuz doa hedatze prozesua baimenduz edozein sistemaren ezagutza ontzat emanez. Hor osasunak hartzen du lehentasun ongiaren errangoa, elkarlana eta eman-hartzeari bide emanez. Prozesu interaktiboan, non gaixoa baita garrantzi guztia duen pertsona.