Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

12. Osasun Jardunaldiak: Gaixo terminala. Zainketa aringarriak

TRAUMATOLOGOA ZAINKETA ARINGARRIAK ESKAINTZEN

Egilea: K Azurtza

St. George’s Hospital, London


Sarrera

 

Gaixo terminalaren tratamendu eta zainketa orokorrean, askotan traumatologoak laguntza estimagarria eskaini dezake.

 

Hezur-jatorrizko minbiziaren tratamendua kontuan hartu gabe ere, metastasiak ahuldutako hezurretan hainbat fraktura patologiko konpontzen eta mina eta egonezina arintzen traumatologoak betebehar garrantzitsua du. Gainera profilaktikoki denbora gutxi barru hautsiko den hezurra indartzeak edo aurrez konpontzeak ere garrantzia du gaixo terminalaren zainketa aringarrietan.

 

Gai interesgarri hauei buruz ikuspegi orokor bat azaldu nahi nuke. Hezurretara metastasiak bidaltzen dituzten minbizi ezagunenen eta haustura patologiko desberdinen konponketa-moduen azalpen labur bat eskainiko nuke. Horrez gainera, denbora gutxi barru hauts daitezkeen hezurren aurre-konponketa profilaktikoaren indikazioak aztertuko nituzke.

 

Hau guztia gaur egun gai honi buruz dagoen literatura eta pentsaera errepasatuz eta azalduz egin nahi nuke.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan