12. Osasun Jardunaldiak: Gaixo terminala. Zainketa aringarriak
PROTESI METALIKO AUTOZABALKORRAK HESTEGORRIKO PATOLOGIA NEOPLASIKO AURRERATUAN
Egileak: B Peña , A Azpiazu , K Hurtado , G Larrañaga , MF Llorente , R Arrizabalaga
Erradiologia zerbitzua. Txagorritxu ospitalea. Gasteiz.
Sarrera
Helburuak
Hestegorriko neoplasia aurreratua duten gaixoen disfagia arintzeko protesi metaliko autozabalkorrak (stent) erabiltzen dira tratamendu paliatibo gisa. Protesi hauen eraginkortasuna ezagutzea izan da gure lanaren helburua.
Helburuak
Metodoa
92/4/24 eta 01/11/24 bitartean gure zerbitzuan ipinitako protesi guztiak hartu dira. Gaixoak hemeretzi gizonezko ziren, bere adina 45 eta 80 urte artean zegoelarik. Atzerabegirako ikerketa bat izan da, historia klinikoak erabiliz.
Parametro hauek aztertu ditugu: tratamendu aurreko eta osteko disfagia, prozedurarekin lotutako konplikazioak eta lortutako eraginaren iraupena.
Metodoak
Emaitzak
Ipinitako 19 protesi horietan, pazienteen % 84,2ak hobekuntza kliniko esanguratsua izan zuen, disfagiaren maila 3-4 gradutik 0-1 gradura jaistea lortuz.
Stent-aren eraginaren iraupena, batez beste 50,08 egunekoa izan da eta mediana (edo erdiko balioa) 24,5 egunekoa. Iraupen laburrena 4 egunekoa eta luzeena 242 egunekoa izan dira. Gaixoen batez besteko biziraupena 79,38 egunekoa izan da.
Bigarren mailako ondorioak arinak eta automugatuak izan dira (bularreko mina, zotina, gorakoak).
Emaitzak
Eztabaida
Beste teknika paliatiboen aurrean (kimioterapia, erradioterapia, brakiterapia, laserra), hestegorriko stent-ak disfagiaren tratamendu paliatiboan eragin handiagoa dute eta konplikazio gutxiago sortzen dituzte.
Ikerketa honetan, argitaratutako beste lan batzuekin alderatuz, stent-en eraginak iraupen laburra izan du. Gure gaixoek beste lan horietakoek baino tumore-estadio aurreratuagoa zuten. Beraz tumore-estadio baxuetan eragin iraunkorragoa izan dezaketela uste dugu.
Ondorioak
Ondorioak
Protesi metaliko autozabalkorrak eraginkorrak dira hestegorriko patologia neoplasiko aurreratuan tratamendu paliatibo moduan, disfagia kendu edo gutxitzeko, nahiz eta gaixoen azkenburuko klinika kontuan izanda, haien eraginaren iraupena laburra izan.