Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

12. Osasun Jardunaldiak: Gaixo terminala. Zainketa aringarriak

OSPITALE DOZENTE BATEAN LARRIALDIETAKO ZERBITZUAN EGINDAKO GUARDIATAN BAMEEK JASOTZEN DUTEN GAINBEGIRATZE MAILA

Egileak: B Pérez , I Suberbiola , W Ubeda , B Baranda , A Salaberria , I Ventura

Larrialdi zerbitzua. Donostia ospitalea.


Sarrera

 

Sarrera

Barne-mediku egoiliarrek (BAMEek) beraien ospitaleko formazio-prozesuan zehar larrialdietako zerbitzuan guardiak egiten dituzte, praktika klinikoan independentzia eta gaitasuna lortzeko helburuarekin 

Helburuak

 

Helburuak

Lortutako ezagupen eta esperientziaren arabera, BAMEek, larrialdi-zerbitzuan egiten dituzten guardiatan duten autonomia maila aztertzea 

Metodoak

 

Metodoak

Diseinua: Behaketa prospektiboa. Non: Donostia Ospitaleko larrialdietako zerbitzuan. Parte-hartzaileak eta aztertze-aldia: Larrialdi-zerbitzuan guardiak egiten dituzten 25 BAME, 2001/11/5etik 2001/12/5era bitartean. Esku-hartzea: Guardiaren hasieran, BAME bakoitzarentzat errefentziako adjuntu bat izendatzen da. Guardian zehar BAMEak, datuak jasotzeko orri bat betetzen du, ikusten dituen gaixoak identifikatzeko eta hauek ikusten jasotzen duen gainbegiratze-maila (BAMEak ez dio zalantzarik galdetzen adjuntuari, adjuntuak gaixoa ikusten du, BAMEak beste BAME bati galdetzen dizkio zalantzak, BAMEak adjuntuari galdetzen dizkio zalantzak, adjuntuak informea irakurri eta ontzat ematen du). 

Emaitzak

 

Emaitzak

BAMEek ikusitako 1.169 gaixoetatik, 324 (% 27,71) adjuntuari galdetuak izan ziren (% 7,95 R1, % 6,93 R2, % 12,83 R3), 32 (% 2,74) beste BAME batekin (% 2,22 R1, % 0,51 R2, % 0 R3), 396 (% 33,87) kontsultatu gabeak (% 4,80 R1, % 38,89 R2, % 56,31 R3), 233 (% 19,93) adjuntuak gaixoa ikusi zuen (% 60,94 R1, % 21,46 R2, % 17,60 R3), eta 164 kasu (% 14,03) adjuntuak BAMEaren informea irakurri eta ontzat eman zuen (% 75 R1, % 18,29 R2, % 6,71 R3). 

Ondorioak

 

Ondorioak

BAMEek larrialdi-zerbitzuan guztira ikusitako gaixoen  (% 61,60) gehiengoa (% 66,13) adjuntuek baloratua izan da, eta gutxi batzuetan (% 2,74) beste BAME batek, % 33,87 delarik BAMEak bakarrik ikusitako gaixoen ehunekoa, % 95,20tan bigarren urteko edo goragoko BAMEa izanik

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan