12. Osasun Jardunaldiak: Gaixo terminala. Zainketa aringarriak
ZER DAKIGU GURE PAZIENTEEN HERIOTZAREN ZIRKUNSTANTZIEI BURUZ?
Egileak: M Aizpuru , L Irazabal , L Santisteban
Errekalde-ko osasun zentroa.
Sarrera
Sarrera
Heriotzaren prozesuan laguntzea Lehen Mailako Atentzioaren (LMAaren), betebehar bat da. Eginkizun honi aurre egiteko ondo baino hobeto jakin behar da nola eta non gertatu den, eta zerk eragiten duen gure pazienteen heriotza.
Helburuak
Helburuak
· LMAn zainduak izan diren pazienteen heriotzaren zergatia jakitea.
· Heriotza gertatu den tokia zein izan den, eta horren inguruko beste xehetasunak jakitea.
· LMAren zainketa behar izan zuten hildakoen kopurua jakitea.
Metodoak
Metodoak
· Atzera begirako azterketa deskriptiboa.
· Ikertu beharreko biztanleria: Azken hiru urteotan (1999-2001) Errekaldeko Osasun Zentroko hiru kontsultatan hil diren paziente guztiak.
Informazio-iturria: Historia Klinikoen eta hilkortasunaren erregistroak.
Neurketa nagusiak: Adina eta sexua. Zergati nagusia. Heriotza non gertatu den. Beste laguntza-maila batera bidaliak. LMAn jasotako zainketa.
Emaitzak
Emaitzak
Hildakoen kopurua: 129. Adina: 72,93 (± 15,98). Emakumezkoa % 37,2. Gizonezkoa % 62,8. Aspaldiko gaitz baten ondorioz, % 63,6. Hauetatik % 53,7 neoplasiaren ondorioz. % 14an zergatirik ez dakigu. % 29,5 etxean hil dira eta % 51,5 ospitalean hil dira. LMAk % 15,5i egin die jarraipena. % 48,1i ospitaleetako zerbitzuekin edo etxean emandako laguntza aringarriekin batera. Hilzorian zeuden pazienteen % 15ek morfina behar izan zuten.
Ondorioak
Ondorioak
· Bi heren aspaldiko gaitz baten ondorioz hil ziren, haietatik erdiak neoplasiak eraginda.
· Gaixoen erdia ospitalean hil zen. Hauetariko gehiengoak ospitaleko zainketa behar izan zuen, eta gaixo bakan batzuk familiak ezin izan zituelako behar moduan zaindu.
Pazienteetatik erdiak baino gehiagok LMAn behar izan zuen zainketa, eta hauetatik herenari morfina jarri zioten. Erizaintzaren zainketa hirutik batek jaso zuen.