12. Osasun Jardunaldiak: Gaixo terminala. Zainketa aringarriak
ROL-JOLASA ERIZAINTZAREN IRAKASKUNTZAN
Egileak: X Zupiria , O Artola , N Etxabe
Donostiako erizaintza-eskola
Sarrera
Sarrera
Erizaintzako ikasketen barruan, eta hautazko ikasgai baten barruan (“Gaixotzearen prozesu psikologikoak eta zainketa”), ikasleei honako praktika proposatzen zaie: binaka, izandako esperientzian oinarriturik, asko hunkitu dituen eszena bat aurkeztea (ikasle bat gaixoaren lekuan eta bestea ikasle/erizainaren lekuan).
Helburuak
Helburuak
Praktiketan izandako esperientzian oinarriturik hunkitzen dituzten egoerak lantzea.
Metodoak
Metodoak
Eszena bideoan grabatzen da. Eszena logela batean egiten da, ikasle bat gaixoaren lekuan eta bestea erizainaren lekuan. Klaseko beste ikasleak ikusleak dira. Eszena egin eta berehala eszenak sugeritutakoaz hitz egiten da talde osoan, eta nahi izanez gero, beste partaideek eszenaren beste antzezpen bat egin dezakete. Ondoren, atsedenaldi baten ondoren, eszena berriz ikusi eta eszenaz eta sortutako emozio eta erantzunez eztabaidatzen da.
Emaitzak
Emaitzak
Iaz 5 eszena landu genituen:
- Minbiziak jotako gaixo terminala, tratamendurik onartzen ez zuena.
- Minbiziak jotako gaixo terminala, eskelarako argazkia aukeratzen ari zena.
- Erizain ikaslearekin ligatu nahi zuen nerabea.
- Istripuz gorputz gehiena erreta zuen gaztea, denekin oso haserre zegoena.
- Gaixo zerraldoaren aurrean, hilik zegoela ukatzen zuen emaztea.
Komunikazio honetan bigarren eszena aurkeztuko dugu eta planteatu zuten ikasleek bere esperientzia azalduko digute.
Ondorioak
Ondorioak
Rol-jolasa tresna erabilgarria agertu zaigu, kezkatzen dituzten eszenak lantzeko.