Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

ALZHEIMERREN GAIXOTASUNAREN NEUROFISIOLOGIA

Egileak: LOREA IMIRIZALDU , OLATZ OLAZIREGI , ION ALVAREZ , L GONZALEZ , M.L. ALVAREZ , IÑAKI GARCIA DE GURTUBAY

Neurofisiologia Klinikoko Zerbitzua. Bideko Ama Birjina Ospitalea. Iruña


Sarrera

 

SARRERA

Alzheimerren gaixotasuna da dementzia mota arruntena, % 10-15eko prebalentziarekin.

Gaixotasunaren bilakaera:

Hasieran, azkenaldiko oroimenaren galera, informazio berria egokitzeko zailtasuna eta kontzentrazio gabezia.

Pixkanaka, adierazpen eta hizkuntza ulermenerako zailtasunak, praxi aldaketak eta leku-denbora nahasteak.

Amaierarako nortasun aldaketak, burubide eskasia, delirioak, agresibitatea, depresioa, afasia, alexia, apraxiak, ikuste agnosia etab.

Behin betiko diagnostikorako garun laginaren azterketa beharrezkoa denez (autopsia edo biopsia), soilik probabilitate diagnostikoa egin ohi da, hainbat markatzaile biologiko eta anatomikoez lagundurik.

Tratamendua aringarria besterik ez da.

Helburuak

 

HELBURUAK

 

Neurofisiologia klinikoko zerbitzu batean Alzheimerren gaixotasunaren diagnostikorako eta bilakaera aztertzeko egiten diren teknikak eta emaitzak aztertzea.

Metodoak

 

METODOAK

Elektroentzefalograma: Garuneko aktibitate elektrikoaren erregistroa da, buruazalean jarritako elektrodoekin neurtua. Parametro jakin batzuk bete behar dira.

Potentzial ebokatuak: Azaleko elektrodoak erabiliz jasotzen diren erantzun bioelektrikoak dira, nerbio- edo zentzumen-errezeptore zenbait estimulatuz sortzen direnak (entzumena, ikusmena, zentzumena).

Gertakizun batekin ebokatutako barne potentzialak: Dementzian gehien erabiltzen direnak, prozesamendu kognitiboari lotuta baitaude. Haietan eragin handia du gaixoak jartzen duen arretak:

-  P300: arreta, zentzumen oroimena eta bereizketa kontzientea aztertzen ditu.

-  N400: hitzak oroimenean duen irudiaren adierazpena aztertzen du. Erreakzio denbora: pertsona batek estimulu baten aurrean erantzuteko behar duen denbora da.

Hutsegiteen kopurua: agindu bikoitz bat hainbat aldiz betetzerakoan egindako akatsen kopurua neurtzen da.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Teknika hauek honelako emaitzak dituzte Alzheimerren gaixotasunean:

-  EEG: aktibitate elektrikoa moteldua.

-  Ikusmeneko Potentzial Ebokatuak: Latentzia handitua.

-  Potentzial somatosentsorial ebokatuak: Normalak.

-  P300: tamaina gutxitua eta latentzia handitua.

-  N400: tamaina gutxitua.

-  Erreakzio denbora: handitua.

-  Hutsegite kopurua: handitua.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Teknikak ez dira mingarriak eta ez dute zailtasun tekniko handirik.

Alzheimerren gaixotasunaren diagnostikorako bilakaeraren azterketarako baliagarriak dira.

 

BIBLIOGRAFIA

López OL, Dekosky ST. “Neuropatología de la enfermedad de Alzheimer y del deterioro cognitivo leve”. REV NEUROL 2003; 37(2): 155-163.

Launer LJ, Andersen K, Dewey ME, Letteneur L, Ott A, Amaducci LA,

Brayne C, Copeland JRM, Dartigues JF, Kragh-Sorensen P, Lobo A, Martínez- Lage JM, Stijnen T, Hofman A. “The EURODEM Incidence Research Group and Work Groups: Rates and risk factors for dementia and Alzheimer´s disease. Results from EURODEM polled analyses”. NEUROLOGY 1999; 52:78-84.

Calderón-González PL, Parra-Rodríguez MA, Llibre-Rodríguez JJ, Gutié- rrez JV. “Análisis espectral de la coherencia cerebral en la enfermedad de Alz- heimer”. REV NEUROL 2004; 38(5): 422-427.

Quiroz-G. YT. “N400: una medida electrofisiológica del procesamiento se- mántico”. REV NEUROL 2003; 36(12): 1176-1180.

Moretti DV, Babiloni C, Binetti G et al. “Individual análisis of EEG fre- cuency and band power in mild Alzheimer´s disease”. CLIN NEUROPHYSIOL 2004; 115: 299-308.

Pijnenburg YAL y cols. “EEG synchronization likelihood in mild cognitive impairment and Alzheimer´s disease during working memory task”. CLIN NEUROPHYSIOL 2004; 115: 1332-1339.

Niedermeyer E, Lopes da Silva F. EEG and dementia. En: Urban and Sch- warzenberg editors. ELECTROENCEPHALOGRAPHY. Baltimore-Munich 1992; 309-310.

Chiappa KH. Endogenous Event-Related Potentials. En: Lippincott-Raven editors. EVOKED POTENTIALS IN CLINICAL MEDICINE. Philadelphia 1997; 529-543.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan