Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

PILOTARIEN ALDAKAKO PATOLOGIA

Egileak: SUSANA GIL ** , ELI HIJONA ** , ZULEMA FERNANDEZ *** , JOSE A. LOPEZ ***

* Errendimendu Handiko Saila, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea, EHU. ; ** Basurtuko Institutu Medikoa, EHU.; *** Galdakaoko Ospitalea, Erradiodiagnostikoko Zerbitzua, Osakidetza.


Sarrera

 

SARRERA

Ariketa fisiko moderatuak ez du aldakako artrosirik (koxartrosia = KA) sortzen; aldiz, tenisean eta futbolean aritzeak bai. Inpaktu handiko eta tortsio mugimenduek giltzaduraren kartilagoaren eta kartilagoaren azpian dagoen hezurraren lesioa eragin dezakete.

Proiektu honen helburua, pilotan urte askoan aritzearen eta aldakako koxartrosiaren arteko erlazioa argitzea izan zen.

Metodoak

 

METODOAK

27 pilotarik (batez besteko adina 52,8) eta kontrolerako 37 pertsonak hartu zuten parte (batez besteko adina 58,9). Kontrolerako pertsonak urografia egitera joaten ziren eta ez ziren inoiz pilotan ibiliak. Koxartrosi klinikoa neurtzeko Lequesneren galdeketa eta Ameriketako Erreumatologia Elkargoaren (ARC) irizpideak erabili genituen. Era berean, pelbiseko erradiografietan hauek neurtu genituen: giltzaduraren tarterik txikiena (KA = 2.5mm), Kellgren-en eskala (KA= 2) eta Croft-en indizea (KA = 3). Parte-hartzaileek jakinaren gaineko baimena sinatu zuten eta Etika Batzordeak onartu egin zuen ikerketa. SPSS programarekin studen-t testa eta chi karratua erabili genituen.

Emaitzak

 

EMAITZAK

6 pilotari ez ziren jadanik pilotan aritzen aldakan mina zutelako, gainontzekoek oraindik jokatzen zuten. Kontrolerako pertsonen % 8,1ek mina zuten aldakan; ordea, pilotarien % 46,2k (p<0.001). Mina, batez ere, partidak jokatu eta gero izaten zuten, eta jokatu ondoko egunean edo bi egunetan. Pilotarien erdiek eskumako aldakan zuten mina, % 41,6k ezkerrean eta % 8,3k bietan.

Klinikoki jokalarien % 38,4k (n=10) izan zuten koxartrosia; kontrolerako pertsonen artean, aldiz, % 8,1ek (n=3) (p<0.01). Pilotarien % 19,2 betetzen zituzten ARC-ren koxartrosiaren irizpideak. Erradiografietan koxartrosia zuten jokalarien kopurua kontrolerako pertsonena baino altuagoa zen, bereziki eskumako aldakan.

 

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Pilotarien artean koxartrosia izateko arrisku handia dago. Antza denez, eskumako aldakak arrisku handiagoa du. Sintomatologia larriagoa da erradiografietan dauden aldaketak baino. Izan daiteke kartilagoaren, eta batez ere, kartilagoaren azpian dagoen hezurraren trastornoa; hezurreko hematoma alegia; horrela, mina partiden ondoren agertzen da. Ikerlan gehiago behar ditugu koxartrosiaren eta kirol honen arteko erlazioa ezagutzeko.

 

BIBLIOGRAFIA

Buckwalter JA, Martin JA (2004). Sports and osteoarthritis. Curr Opin Rheumatol 16(5) : 634-9

Bollet AJ (2001). Bone marrow edema and pain in osteoarthritis. Annals Int Med 134(7) : 591-2

Hart D, Spector T (1995). The classification and assessment of osteoarthritis. Bailli Clin Rheumatol 9(2) : 427-32

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan