15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen
65ETIK GORAKOEN HERIOTZA-TASAREN IKERKETA EUSKADIN. (1986-2001)
Egileak: ARRATE PLAZAOLA , JESUS DELGADO , CARLOS RODRIGUEZ
Prebentzio-Medikuntza eta Osasun Publikoko Saila, EHUko Medikuntza Fakultatea
Sarrera
SARRERA
Orain dela gutxi arte ez zen egiten adineko biztanleriaren heriotza-tasari buruzko ikerketarik, zeren zahartzaroan hiltzea normaltzat edo logikotzat hartzen baitzen. Baina, ikusten ari dena (eta Euskadin gauza bera gertatzen ari dena) hau da: heriotza-tasaren joera egindako proiekzio guztiak hausten ari dela. Horregatik, 65etik gorako herritarren osasun egoeraren ikerketa oso garrantzitsua bihurtu da.
Metodoak
MATERIAL ETA METODOAK
Helburuko populazioa: Euskadin 1986tik 2001era bitartean 65 urte edo gehiago izanda hil diren gizon-emakumeak. Autonomia Erkidegoak eta INEk adostutako Hiltzeko Zergati Nagusien Zerrenda Laburrarekin sailkatuta. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Heriotza-tasaren Erregistroak hildako 204.579 kasuren informazioa eman zigun eta EUSTATek helburuko populazio tamaina, herrialdeka, adinka, urteka eta generoka. Datu horren analisiarekin Heriotza-tasa Espezifikoak kalkulatuko dira, Poisson Erregresioan oinarritutako Adin-Periodo-kohorte modeloak eraikiz.
Emaitzak
EMAITZAK
Heriotza-tasa orokorra jaitsi egin da, gehienbat, ikertutako denboran, zirkulazio sistemako gaixotasunen arriskua jaitsi egin delako. Minbizien kasuan tasa eta hiltzeko arriskua mantendu egin dira, eta gizonen kasuan gehitu egin da.
Ondorioak
ONDORIOAK
Ondo jokatzen ari gara zirkulazio sistemako gaixotasunen prebentzioan, eta era berean jarraitu beharko dugu. Bestetik, minbiziaren kasuan, edo gero eta jende gazteagoa ari da gaixotzen edo gehitu egin da gaitz horri buruzko heriotza-tasa.
BIBLIOGRAFIA
Clayton D., Schifflers E., “Models for temporal variation in cancer rates A: Age-Period-Cohort Models”. Statistics in Medicine 1987, vol.6, 449-467.
Clayton D., Schifflers E., “Models for temporal variation in cancer rates B: Age-Period-Cohort Models”. Statistics in Medicine 1987, vol.6, 469-481.
Wunsch G., Monchart M., Duchêne J., “Moddelling Survival and Death”. 2002 Kluwer Academic Publishers.
Rodríguez Andrés, C. Et al,” Análisis de la Evolución de las Principales Causas de Mortalidad en Personas Mayores de 65 años, de la Comunidad Autónoma del País Vasco (1986-2001)”. Diciembre 2003(submited).