Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

ESKLEROSI ANIZKOITZA. BEHARRAK IDENTIFIKATZEN

Egileak: ISABEL ELORZA * , ANA GORDOA ** , XABIER HUITZI * , IKERNE URIA **

*Erizaintza II. Euskal Herriko Unibertsitatea. (UPV-EHU) ** Donostia Ospitalea.


Sarrera

 

SARRERA

Lan honen bidez esklerosi anizkoitza duten pertsonen beharrak identifikatu eta erizaintza-diagnostikoak formulatu nahi dira, hots, Gipuzkoan esklerosi anizkoitza dutenak nola bizi diren, zein behar dituzten eta gaixotasunera egokitu diren ala ez ikertu nahi da. Hori egitea baliagarria izango da gizatalde horren diagnostikoak egiteko eta pertsona horiei eman beharreko erizaintza-zainketak antolatzeko. Hala, bigarren pauso batean, pertsona horiei kalitatezko zainketa integralak emateko eta bizi-kalitatea hobetzeko ahalegina egin daiteke.

Metodoak

 

MATERIAL ETA METODOAK

Zeharkako ikerketa epidemiologikoa. Donostia Ospitaleko Neurologia Zerbitzuan esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa duten gaixoek osatu dute populazioa (N: 272). Multzo horretatik 30 kasuko lagina hartu da, zoriz aukeratua. Badaezpada, elkarrizketa egitea lortzen ez zen kasuetarako, 30 ordezko aukeratu dira, zoriz haiek ere. Ordezkoen ordezkoak ere aukeratu dira (beste 30).

Virginia Hendersonek proposaturiko 14 Beharren Ereduaren arabera antolatutako galdeketa erabili da. 2004ko otsailean, martxoan eta apirilean egin dira elkarrizketak.

Emaitzak

 

EMAITZAK

20 pertsona elkarrizketatzea lortu da. Lagin horretan emakumezkoak % 65 dira eta gizonezkoak % 35. Esklerosi anizkoitza, batez beste, 31,7 urteko adinarekin diagnostikatu da eta, gaur egun, laginak duen batez besteko adina 46,5 urte da.

Beharrak aztertu ondoren, formulatu diren etiketa diagnostiko nagusiak ondorengoak dira: “ezagutzaren eskasia”, “moldaketaren hondamena” eta “osasu- na sortarazten duen jarrera”.

Formulatu diren konplikazio potentzial nagusiak ondorengoak dira: “inkontinentzia (kakari eta pixkari eutsi ezina)”, “idorreria”, “paraplejia”, “ikusmen arazoak”, “ibilera”, “immobilizazioa” eta “insomnioa (lo hartu ezina)”.

 

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Esklerosi anizkoitzean adituak diren erizainen premia antzematen da, lan honetan agertutako erizaintza-diagnostikoak zein konplikazio potentzialak lantzeko. Espezialista horiek erreferente izan daitezke bai familientzat bai gainerako osasun profesionalentzat.

 

BIBLIOGRAFIA

Agirre J. Esklerosi anizkoitza. Elhuyar Z. eta T. 1993 76:14-17.

Bonfill E, Saez F, González E, Maldonado L. Educación sanitaria al pa- ciente con esclerosis múltiple. Enfermería Científica 1997 Marzo-Abril; 180- 181:50-52.

Campion K, Cole A. Multiple sclerosis. The role of the nurse. Nursing Times 1997; 93: 59-62.

Fernández O. Enfermedades desmielinizantes del sistema nervioso central. En: Farreras P, Rozman C, editores. Medicina Interna. Volumen I y II. 14 ed. Madrid: Harcourt; 2000. p. 1652-1662.

NANDA. Diagnósticos enfermeros. Definiciones y Clasificación 2003- 2004. Madrid: Elsevier España; 2003.

Ikerlan hau egiteko Eusko Ikaskuntzaren 2003. urteko ikerketa-laguntza jaso dugu.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan