Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

KANPTOKORNIA, GAIXOTASUN PSIKIATRIKOTIK ORGANIKOTASUNERA

Egileak: OLATZ OLAZIREGI , LOREA IMIRIZALDU , M.O ARECHAGA , IÑAKI GARCIA DE GURTUBAY , L GILA , ION ALVAREZ , L GONZALEZ

Bideko Ama Ospitalea. Iruña.


Sarrera

 

Kanptokornia terminoak gorputz enborraren okerdura esan nahi du. Gaixotasun honetan gorputz enborraren flexio hau desagertu egiten da dekubito dortsalean, hau da, pertsona ahoz gora dagoenean etzanda. Zutik, berriz, handitzen da okerdura eta bipedestazioan gaixoak gorputz enborraren hiperestentsioa egiteko ezintasuna du. Ez da entitate kliniko bakartzat hartu behar, baizik eta sindrometzat eta “Bent Spine” sindrome izenaz ere ezagutzen da.

Jatorrian trastorno psikiatriko modura deskribatu izan zen soldadu gazteengan. Lehen eta Bigarren Mundu Gerran deskribatu zenean gihar-multzo parabertebral dortsolunbarraren ahulezia eta mina ziren ezaugarri nagusiak. Azken urteetan Kanptokornia gihar-multzo parabertebral dortsolunbarraren afektazioak eragindako zifosia izan daitekela ikusi da.

Síndrome honen etiologian trastorno psikiatrikoez gainera (konbertsiboa, neurosia), zenbait kausa organiko deskribatu dira:

-  arazo neuromuskularrak (miopatiak -polimiositisa, miopatia fokalak-, distrofia neuromuskularrak, esklerosi lateral amiotrofikoa, miastenia gravisa).

-  trastorno estrapiramidalak (Parkinsonen gaixotasuna, parkinsonismo postentzefalikoa, distonia fokalak, atrofia multisistemikoa).

-  beste batzuk (farmakoen nahigabeko ondorio modura, paraneoplasikoa).

Kausa organikoa duten Kanptokornia kasuak pertsona helduengan gertatu ohi dira. Kanptokornia Buru Eroriaren sindromearekin (Dropped Head sindromea) loturik ager daiteke, nahiz eta oso arrunta ez izan gertaera hau. Prozesu patofisiologiko berdinen ondorioz gerta daitezkeela pentsatzen da.

Síndrome honek berararekin dakarren diagnostiko etiologiko zabala azal- tzen dugu, historian zehar izan duen bilakaera errepasatuz, eta zenbait adibide erakutsiz.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan