ELIKADURA ETA ARRISKU KARDIOBASKULARRA UNIBERTSITATEKO IKASLEETAN
Egileak: A Irazusta1 , I Hoyos2 , F Ruiz2 , J Gil2 , J Irazusta2
1Erizaintza Saila. Erizaintzako U. Eskola; 2Fisiologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea; Euskal Herriko Unibertsitatea
Sarrera
SARRERA
Ezaguna da azkenaldian gizarte garatuetan gertatzen ari diren aldaketek gure bizi-ohituretan duten eragina eta hauek gaixotasun zehatz batzuen prebalentzia igo egiten dutela; hauen artean, gaixotasun kardiobaskularrak. Bizi-ohituren artean elikadurak duen garrantzia eztabaidaezina da.
Helburuak
HELBURUAK
Helburua unibertsitateko ikasleen elikadura ezagutu eta honek arrisku kardiobaskularrekin erlazionatutako hainbat parametrotan duen eragina deskribatzea izan zen.
Metodoak
METODOAK
Ikerketan Euskal Herriko Unibertsitateko zozketaz aukeratutako 111 ikaslek parte hartu zuten, 75 neskak eta 36 mutilek. Ikasleen batez besteko adina 18,3 urtekoa zen.
Elikaduraren azterketa hiru egunetako dietaren autoerregistroaren bidez egin zen.
Azterketa fisikoan tentsio arteriala eta antropometria neurtu genituen, gorputz-osaera eta gorputz-masaren indizea (GMI) ezagutzeko.
Emaitzak
EMAITZAK
Emaitzak ondorengo tauletan laburbildu ditugu, bertan batez besteko balioak eta desbiderapen estandarra azaltzen direlarik.
Azterketa fisikoa Neskak Mutilak
Pisua (kg) 60,69,45 74,510,8
Altuera (cm) 163,65,35 177,77,30
BMI (kg/m2) 22,73,40 23,63,27
Gantz-portzentajea 22,56,11 15,25,02
P. sistolikoa (mm Hg) 116,510,3 124,512,4
P. diastolikoa (mm Hg) 71,67,31 75,88,7
Elikadura Neskak Mutilak
Energia (kcal) 2,013+52,1 2,517+76,3
Lipidoak (%) % 45,7 % 45,9
Proteinak (%) % 14,4 % 6,1
Gluzidoak % 38,0 % 38,0
Zuntza (g) 15,7+0,7 19,3+1,1
Dietaren ezaugarrien eta aztertutako arrisku kardiobaskularreko parametroen arteko korrelazioetan ondorengo puntuak azpimarratu ditugu:
- Hartutako energia-kantitateak eragin positiboa du parametro gehienetan, hau da, zenbat eta energia gehiago kontsumitu GMIaren, gantz-portzentajearen eta tentsio arterialaren balio baxuagoak dituzte.
- Dietako gluzidoen portzentajeak ere eragin positiboa du deskribatutako parametroetan, baita zuntz-kantitateak ere.
- Dietako gantzen portzentajeak, aldiz, eragin negatiboa izango du.
Ondorioak
ONDORIOAK
Emaitza hauek beste herri garatuetan egindako ikerketak berresten dituzte, non elikadura-patroia gantz eta proteinetan “aberatsegia” den eta gluzidoetan pobrea, are gehiago gluzido konplexuetan eta zuntzean.
Honek, ikusi dugunez, eragin kaltegarria dakar ez bakarrik gazte hauen helduarorako, baita egungo gazteen osasun-egoeran ere, tentsio arterialaren balio altuagoak izanda eta obesitate gehiago pairatuz.
Ikerlan hau Eusko Ikaskuntzak emandako diru-laguntzari esker egina izan da.