Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

BEHEKO GERNUBIDEETAKO INFEKZIO KONPLIKATU GABEA. FOSFOMIZINA VS TRIMETOPRIM-SULFAMETOXAZOL KONPARAZIOA

Egileak: A ApiƱaniz Fdez de Larrinoa, D Garcia Santos

Lakuabizkarrako osasun-zentroa eta Habanako osasun zentroa. Gasteiz. Arabako eskualdea. Osakidetza


Sarrera

SARRERA Beheko gernubideetako infekzio konplikatu gabeek intzidentzia altua daukate sexualki aktiboak diren emakume gazteetan. Infekzio hauek okerrera joan daitezke eta gerora baita berragertu ere. Gaur egun tratamendu mota desberdin asko erabiltzen dira hauek tratatzeko, osasun-erakundeetan baliabideen erabilera eta gastu handia sortzen dutelarik.

Helburuak

HELBURUAK Beheko gernubideetako infekzio konplikatu gabea tratatzeko, ondorengo tratamendu-ereduen arteko eraginkortasuna konparatzea: batetik, fosfomizina trometamol 3 g monodosian eta bestetik, trimetoprim-sulfametoxazol 160/800 mg dosi bat 12 ordutik behin (guztira 320/1.600 mg) 3 egunetan.

Metodoak

METODOAK Ausazko saiakuntza kliniko honetan, sukarrik eta giltzurrunetako minik izan gabe, disuria, polakiuria eta gernu-larrialdia duten, 18 eta 50 urte bitarteko 23 emakumek osatu dute lagina. 3 hilabetetan Lakuabizkarra eta Habanako osasun-zentroetan agertutako kasuak izan dira. Saiakera aldagai konbinatuarekin neurtu da: disuria, polakiuria edo gernu-larrialdia eta 7-10 egunetara gernu-kultiboan mikroorganismoak dauden ala ez baloratu da. Disuria edo polakiuria edo gernu-larrialdia dagoen jakiteko, gaixoarekin elkarrizketan baloratu da. Gaixoei fosfomizina trometamol 3 g monodosian edo trimetoprim-sulfametoxazol 160/800 mg dosi bat 12 ordutik behin (guztira 320/1.600 mg) 3 egunetan eman zaie.

Emaitzak

EMAITZAK 23 emakumetik 13k fosfomizina trometamol hartu dute eta 10ek trimetoprim-sulfametoxazol. Guztiak bai klinikoki eta bai mikrobiologikoki sendatu dira. Salbuespen bezala adierazi behar da berrinfekzio bat agertu dela Streptococcus agalactie-rekin. 23 emakumetik 11tan gernu-kultiboetan Escherichia coli agertu da, 2tan S. saprophyticus eta 1ean S. aureus. 6 kasutan, aldiz, ez da agertu patogenorik (esterilak 5 eta kutsatutakoak 1) Escherichia coli-en 11 infekzioak sentikorrak izan dira, bai fosfomizina trometamolari (7 kasu) eta baita trimetoprim-sulfametoxazolari ere (4 kasu). Kasu guztietan klinikoki eta mikrobiologikoki sendatu dira. S. saprophyticus-en infekzioak (2 kasu) fosfomizina trometamolarekin tratatuak izan dira eta kasu batean erresistentzia (CMI >64 mg/dl) egiaztatu da. Kasu biak klinikoki eta mikrobiologikoki sendatu dira.

Ondorioak

ONDORIOAK Ikerketa hau ez da esanguratsua, baina joera bat erakusten du. 2 tratamendu motek antzeko eraginkortasuna erakutsi dute. Beste nazioarteko emaitzekin konparatuta antzeko emaitza mikrobiologikoak azaltzen ditu. Sendatze kliniko eta mikrobiologikoari dagokionez, emaitzen portzentajea nazioarteko emaitzena baino hobea da. Gaur egun oraindik eztabaidan dago nazioartean, diagnostikoa nola zehaztu eta zein den tratamendurik egokiena. Beraz, diagnostikoa zehazteko neurgailuak ikertu behar dira eta aldi berean beheko gernubideetako infekzio konplikatu gabearen tratamenduen ikerketan sakondu.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan