KOKAINA-KONTSUMOA ETA BIHOTZEKO INFARTU AKUTUA
Egileak: A Cadenas , JM Arzubiaga , A Rubio , A Ruiz , C Moreno , JM Agirre , L GaztaƱaga
Basurtuko Ospitalea, Kardiologia Zerbitzua.
Sarrera
SARRERA
Hainbat ikerketa-lanetan kokaina-kontsumoaren eta bihotzeko infartu akutuaren arteko erlazioa aipatzen da, horretarako mekanismo fisiopatologiko garrantzitsuenak azpimarratuz, hala nola, koronarien tronbosia, koronarien baso-uzkurdura, odol-hodien uzkurdura orokorra, miokardioaren oxigeno-eskariaren igoera eta ateroesklerosiaren arintzea.
Helburuak
HELBURUAK
Gazte jendearengan kokaina-kontsumoaren gorakada nabaria alde batetik eta bestetik tabakoa ez beste arrisku-faktoredun gazte jendearengan ikusi diren bihotzeko infartu akutuetan kokaina-kontsumoa ikusi denez, kokainaren eta bihotzeko infartu akutuaren erlazioa aztertzea gazteen artean.
Metodoak
METODOAK
1996-01-01etik 2004-06-01era bitarteko kasuak aztertzea, horretarako inklusio eta esklusio faktoreak kontuan izanik eta lortutako emaitzekin analisi estatistikoa burutuz.
Emaitzak
EMAITZAK
Bihotzeko infatu akutuagatik ingresatutako pazienteen % 6,6ak betetzen zituzten inklusio eta esklusioko irizpide guztiak. Gainerako azterketetan bezala, gehienak gizonezkoak eta erretzaileak ziren. Ez da desberdintasunik agertu bihotzekoaren kokapenari dagokionez eta ezta ohiko kontsumitzaileak edo noizbehinkakoak zirenen artean ere.
Ondorioak
ONDORIOAK
Kokaina arrisku kardiobaskularreko faktore garrantzitsua eta ohikoa da gazteengan. Anamnesi zehatz baten garrantzia bihotzeko infartu akutua jasan duten gazteengan, kokaina-kontsumoak adin-tarte horretan duen prebalentzia kontuan izanik. Kokaina-kontsumitzaileak kokainak dakartzan arriskuez ohartarazteko beharra.