PNB-BALIOEN ETA ETIOLOGIAREN ARTEKO HARREMANA, EZKER-BENTRIKULUAREN DISFUNTZIO SISTOLIKO LARRIAN
Egileak: P Aierbe , N Murga , M Martínez , P Grande , G Bastos , R García , L Ruiz , J Arzubiaga
Basurtuko Ospitalea, Kardiologia Zerbitzua
Sarrera
SARRERA
Peptido natriuretikoak bihotzak zirkulaziora askatzen dituen hormonak dira, horma-tentsioaren gorakadari erantzunez, eta hodi-zabalkuntza, natriuresia eta diuresia eragiten dituzte. Gainera, hipertrofiaren zein gutxiegitasunaren adierazleak dira. Gizakian hiru peptido nautriuretiko identifikatu dira: PNA (eskuin-aurikulakoa), PNB (ezker-bentrikulukoa) eta PNC (hodietakoa). PNA eta PNBren maila zirkulatzaileak nabarmen areagotzen dira bihotz-gutxiegitasunean.
Helburuak
HELBURUAK
Argitzea ea PNBren maila altuek zerikusia duten ala ez bihotz-gutxiegitasunaren zergatiarekin (miokardiopatia iskemikoa nahiz dilatatua). Horretarako, kontsultara etortzen direnean funtzio-egoera egonkorra (I-II/IV, NYHAren arabera, New York Heart Association) baina ezker-bentrikuluaren (EB) disfuntzio larria agertzen duten gaixoengan, PNB balioak zehaztu eta beraien kardiopatiaren etiologiarekin harremanik daukaten baloratzea. Eta, beste aldetik, jakin altuak agertzen diren kongestiorik ez daukaten gaixoengan.
Metodoak
METODOA
EBren disfuntzio larria duten 80 gaixo ikertu ditugu, ekokardiografiaren bidez ejekzio-zatikia % 35 baino gutxiago dutenak, denak erritmo sinusalean eta giltzurrun-funtzio normalarekin. PNB-balioak aztertu ditugu, analisi estatistikoaren bitartez, kardiopatiaren etiologiarekin zerikusia daukaten jakiteko asmotan.
Emaitzak
EMAITZAK
Azken analisi estatistikoaren zain, PNB-balio gehienek balio normalen tasa bikoiztu egiten dute gaixoen % 90ean. Eta gaixoen % 10ek PNB-balio normalen tasa 5 aldiz ere biderkatzen dute.
Ondorioak
ONDORIOAK
Gure ikerketaren arabera, PNB-balioak nabarmen areagotzen dira gaixo gehienetan, eta ez dute inolako harremanik ez funtzio-egoerarekin, ezta kardiopatiaren arrazoiarekin ere.