Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

KIRURGIA ORTOPEDIKOARI ATXIKITAKO HERIOTZA-TASA. 1.012 GAIXOREN ANALISI PROSPEKTIBOA

Egileak: I Otermin Maia, A Pereda Garcia, M Rivero Marcotegui, M Cia Lecumberri, C Bacaicoa Saralegui*

Ubarmin Klinika. Barne Medikuntzako Zerbitzua eta *Erradiología Zerbitzua. Osasunbidea


Sarrera

Sarrera Aldaka eta belauneko protesiak eta bizkarrezurreko finkapenerako ebakuntzak ugariak izaten dira, gaur egun, zahartzaroan. Traumatología eta Ortopediako Klinika monografiko batean, operatu eta bi urtez jarraituak izan diren gaixoen seriea aurkeztu nahi dugu.

Helburuak

Helburuak Heriotza-tasa orokorra eta kirurgiari atxikitako heriotza-tasa ezagutzea, profilaxi tronboenboliko estandarizatua egiten den fasean.

Metodoak

Metodoak 24 hilabetean zehar 1.012 gaixori egindako ikerketa aurkezten dugu. Kasu guztietan egina zegoen profilaxi tronboenbolikoa pixu molekular baxuko heparinarekin (PMGH): 12 ordu ebakuntza aurretik (bezperan) hasiz eta 35 egun pasa arte protesietan eta 10 egun etxeratu eta gero bizkarrezurreko artrodesietan. Ikerketa kontsulta programatuetan, historia klinikoetan eta, beharrezkoa zenean, telefonoz egina dago, dena gure Klinikan.

Emaitzak

Emaitzak Batez besteko adina: 68. APO: Aldakako protesi osoa: 418 / 256 G-162 E : 66 urte. BPO: Belauneko protesi osoa: 465 / 156 G- 309 E : 71 urte. APOA: Aldakako protesi osoaren aldaketa: 34 / 17 G- 17 E : 71 urte. BEPOA: Belauneko protesi osoaren aldaketa: 21 / 8 G- 13 E : 69 urte. BA: Bizkarrezurreko artrodesia: 74 / 35 G- 39 E :54 urte. HERIOTZA-TASA OROKORRA: 25 (% 2,47) KIRURGIARI ATXIKITAKO HERIOTZA-TASA: 4 (% 0,40) - Bat-bateko heriotza: 3 (Biriketako tronboenbolismoarekin (BTE) bateragarriak) (% 0,30). Kasu guztiak, alta jaso eta gero. - Arritmia bentrikularra: 1 (kirofanoan, bizkarrezurreko artrodesian) (% 0,10). Kirurgiarekin zerikusirik ez duen heriotza-tasa: 19 (% 1,9). Bat-bateko heriotza berantiarra: 2 (% 0,20). Konplikazioak: -Bihotzekoak: 21 (% 2):3 angor, 11 arritmia, 8 bihotz-intsufizientzia, 1 BA -Gaixotasun tronboenbolikoak: 9 (% 0,89): BTE: 5 (% 0,5):1APO, 4 BPO ZTS: 4 (% 0,4):2 APO, 2 BPO

Ondorioak

Ondorioak Nahiz eta gaixotasun tronboenbolikoetako profilaxi-neurriak, sistematikoki, jarraitu (mobilizazio goiztiarra, pisu molekular baxuko heparina eta zaintza eraginkorra), oraindik ere kirurgiari atxikitako heriotza-tasak maiztasun erlatibo garrantzitsua mantentzen du, gaixotasun tronboenbolikoekin elkartuta batez ere, gutxienez 3 kasu 1.012 gaixorengan, hau da: % 0,30. Gure ikerketan, ingresatuta zeuden bitartean, zainetako tronbosi sakonaren (ZTS) susmo guztiei eko-doppler bat egiten zitzaien, aurkitutako gaixotasun tronboenbolikoaren kasuei, antikoagulazio-tratamendua aplikatuz. Hori egin eta gero ez dugu inolako konplikaziorik ikusi. Gaixotasun tronboenbolikoak gutxitzeko beste pauta batzuk bilatu eta erantsi beharko genituzke, hain zuzen episodio tronbotiko asintomatikoak garaiz ezagutzeko miaketa osagarriak.

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan