BIHOTZ-KIRURGIA EZ DIREN BESTE EBAKUNTZETAKO BIHOTZ-KONPLIKAZIOEN PREBENTZIOA
Egileak: I Emazabel , A Ikazuriaga , B Aznarez , S Telletxea , A Martin , A Arizaga
Galdakaoko Ospitalea. Anestesia eta Bizkortze zerbitzua
Sarrera
Sarrera
Ebakuntza inguruko bihotz-morbilitatea arriskuaren sailkapen egoki bat eginez eta ebakuntza aurreko egoera klinikoa hobetzeko neurriak hartuz jaitsi daiteke. Gaixoen % 2-5ak izaten du arazo kardiologiko bat ebakuntza inguruko orduetan. Arazo guztien % 30etik % 60ra kardiologikoak dira, eta heriotza erdien zergatiak dira.
Helburuak
Helburuak
Bihotzeko kirurgia ez den ebakuntzetan bihotz-arriskua gutxitzeko neurriak adieraztea.
Metodoak
Metodoak
1.- Arriskuen sailkapena
• Gaixotasun koronarioa: garrantzitsuena da. Angina ezengonkorra izateak ebakuntza ondoren miokardioko infartu akutua edo bihotz-gutxiegitasun kongestiboa izateko arriskua esanguratsuki handitzen du.
• Balbula-gaixotasuna: hemen aldaketa anatomikoez gain, aldaketa fisiologikoekiko adaptazioak garrantzi handia du. Endokarditisa eta gertaera tronboenbolikoak ere balbula-gaixotasunekin erlazionatzen dira.
• Miokardiopatiak: ejekzio-frakzioa jaitsi dezakete eta odolaren irteera oztopatu; azken hau batez ere trenkadaren hipertrofiaren kasuan.
• Arritmiak: Batez ere fibrilazio aurikularrak eta antikoagulazioaren beharrak.
• HTA: ebakuntza atzeratzea gomendatzen da, TAS > 180 eta TAD > 110 direnean.
• DM: berari lotutako gaixotasunengatik dauka garrantzia.
• Odol-hodien gaixotasun periferikoa
• Biriketako gaixotasunak: arriskua handitzen dute
• Adina: inestabilitate hemodinamiko handiagoa daukate adin gehiago dutenek.
• Loditasuna
• Sexua
• Anemia
• Erretzea: ebakuntza aurreko orduetan ez erretzeak CO gabeko hemoglobina gehiago egotea sortzen du, eta honen ondorioz iskemia gertakizun gutxiago emango dira. Kirurgia egin baino 6-8aste lehenago da erretzeari uzteko unea. Bi aste aurretik uztea, ez uztea baino arriskutsuagoa da.
• Ebakuntza aurretiko medikazioa ebakuntza arte hartzea gomendatzen da (salbuespenak salbuespen).
2.- Ebakuntza inguruko morbilitatea gutxitzeko neurriak
Aipatutako arrisku faktoreak zuzentzeaz gain beste neurri batzuk har daitezke:
• Beta-blokeatzaileak: morbilitatea gutxitzen dute.
• Alfa agonistak
• Kaltzio-antagonistak: miokardioaren oxigeno eskaintza/eskaera erlazioa hobetzen dute.
• Estatinak: kardiopatia iskemikoarekiko babesa
• Nitratoak
• Errebaskularizazio koronarioa
Ebakuntza perkutaneoa: aurretiko angioplastiak arriskua erdira dakar
By-pass koronarioa: sintomak dituzten gaixoetan bakarrik
Algoritmoa: ebakuntza aurretiko bihotz-ebakuntza