BEHEKO GORPUTZ-ADARRETAKO GAIXOTASUN ARTERIAL OKLUSIBOAREN TRATAMENDU PERKUTANEOA
Egileak: R Bastida Torre, A Gamarra Cabrerizo, A Azpiazu Alonso-Urquijo, K Hurtado Urionabarrenetxea, R Arrizabalaga Gereñu
Erradiologia zerbitzua. Txagorritxu ospitalea. Gasteiz
Sarrera
SARRERA
Erradiologia interbentzionistaren erabilera handituz joan da azken urteotan arterietako gaixotasun oklusiboaren tratamenduan. Agresibitate gutxiko prozedura perkutaneoak erabiliz, sintomak desagerrarazi eta kirurgiaren atzerapena lortzea dira teknika hauen helburuak.
Helburuak
HELBURUAK
Beheko gorputz-adarren arteriak errebaskularizatzeko tratamendu perkutaneoaren eraginkortasuna aztertzea gure ospitalean.
Metodoak
METODOAK
Atzera begirako azterketa batean, 1999 eta 2005. urteen artean, segmentu aorto-iliako, femoral eta/edo popliteoen patologia baskular oklusibo sintomatikoa (klaudikazioa, mina geldirik edo gangrena) izan eta tratamendu perkutaneoa jaso zuten gaixoen historia klinikoak aztertu ditugu. Guztira 152 gaixori 207 lesio tratatu zitzaizkien epe horretan gure zerbitzuan. Lesio horietan, 227 tratamendu perkutaneo egin ziren, 216 angioplastia eta 31 protesi arterial (stent). Hogei kasutan teknika biak, angioplastia eta protesia, egin ziren tratamendu berean.
Prozeduraren arrakasta teknikoa, (irudi angiografikoaren arabera neurtua) eta errebaskularizatutako segmentuaren bi urte ondorengo iragazkortasun primario eta sekundarioa (bi urte ondorengoa) (tratatutako lesioak eragindako sintomen desagertze edo hobekuntza nabarmenarekin neurtua) aztertu ditugu. Tratamenduarekin lotuta egon diren konplikazioak ere jaso eta aztertu ditugu.
Emaitzak
EMAITZAK
Prozedura teknikoki ondo joan zen %99anArrakasta teknikoa % 99koa izan zen.. Bi urte osoko jarraipena izan duten gaixoak 97 izan dira, 141 lesio. Hauen artean 16 berreritze egon dira (iragazkortasun primarioa % 88,7). Bigarren tratamendua arrakastatsua izan zen 13 kasutan, batean ezinezkoa izan zen bigarren angioplastia egitea eta beste bitan berreritzea egon zen bigarren tratamenduaren ondoren (iragazkortasun sekundarioa % 81,25). Beste 66 lesioen (55 gaixo) batez besteko jarraipena 13 hilabetekoa izan zen eta 4 berreritze egon ziren (iragazkortasun primarioa % 94)..
Hiru gaixok (% 1,9) tratamenduaren ondorioz konplikazio akutuak izan zituzten, bitan enbolizazio distalak gertatu ziren —fibrinolisiaren bidez sendatu ahal izan zirenak— eta hirugarrenean, ziztatutako arteria femoralaren espasmoa gertatu zen, nitroglizerina lokalarekin desagertu zena. Kirurgia behar izan zuen konplikaziorik ez zen egon.
Ondorioak
ONDORIOAK
Tratamendua eta bi urte ondoren dagoen iragazkortasunaren sintomen desagertzearen portzentaje altua ikusita (% 81,25) eta hain konplikazio gutxi egonik (% 1,9), adierazi dezakegu beheko gorputz-adarretako patologia baskular oklusibo sintomatikoa duten gaixoei tratamendu perkutaneoa (teknikoki posible den lesioetan) egiteko indikazioa dagoela.