HERIOTZA FETALA, NOLA JOKATU?
Egileak: Z Urtaran Ibarzabal, I Urtaran Ibarzabal, A Urtaran Ibarzabal
Txagorritxu Ospitalea, Erditze Gunea
Sarrera
SARRERA
Heriotza fetala erditze garaia baino lehenago edota kontzepzioko produktuaren kanporaketa guztiz burutu aurretik gertatzen dena da, gaur egun % 6,32a delarik. Emakumea osasun-zentrora jotzea bultzatzen duen sintoma ohikoena mugimendu fetalak etetea da.
Helburuak
DOLUA
Hilberriarekiko sortu diren lotura emozionalak mozteko beharrezkoak diren pausoak biltzen dituen prozesua da, sortutako egoera honi modu egoki batean aurre egiteko. Doluak sintoma somatiko, psikologiko eta jokaerazkoak daramatza, beti fase berdinak jarraituz.
Metodoak
OSASUN-LANGILEEN JARRERA
• DILATAZIO FASEAN
- Senitartekoen laguntza bultzatu
- Heriotzaren inguruko azalpenak eman
- Mina arindu. Egoera obstetrikoak baimentzen duenean analgesikoak eman daitezke, emakumeak horrela nahi izanez gero
- Komenigarria litzateke emakumeak erne eta kontzienteki bizitzea erditzea eta jaioberriaren heriotza
- Gurasoek beste jaioberrien negarrak entzutea ekidin edo saihestu
• FETUAREN KANPORATZE FASEAN
- Gurasoek gorpua ikusi eta ukitzea gomendatzen duten ikerketak badira. Hilberria ikusteak dolu patologiko bat pairatzearen arriskua gutxitzen du
- Izena eman, familiaren parte izateko eta beste seme-alabengandik bereizteko
- Nekroskopiaren eskaera gomendatu, heriotzaren zergatia argitu eta erru- sentimenduak desagerrarazteko
- Emakumea jaioberririk ez dagoen zerbitzu batera eraman
• OSPITALETIK JOATERAKOAN
- Ehorzketa eta errauspenerako informazioa erraztu
- Bikotearen artean gerta daitezkeen arazoei buruz ohartarazi, erru, tristura eta amorru sentimenduak ager baitaitezke