Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

OSAKIDETZAKO GASTEIZKO ERIZAINTZAKO UNIBERTSITATE-ESKOLAKO IKASLE-POPULAZIO BATEAN GORPUTZ-KONPOSIZIOA, JARDUERA FISIKOA ETA ELIKAGAI ZEHATZ BATZUEN INGESTAREN IKERKETA DESKRIPTIBOA

Egileak: *T Del Hierro , **A Abad , **E Jiménez , **I López de Aberasturi , **A Martínez , **I Martínez de Albeniz , **M Pedraza

*IRAKASLEA; **EUEKO 1. MAILAKO IKASLEAK


Sarrera

HELBURUA EUEko Giza Elikadura eta Dietetika ikasgaiaren ariketa gisa gorputz-konposizioa, jarduera fisikoa eta elikatzeko ohituren balioespena. Unibertsitateko populazio gazte batean gorputz-masaren indizea, jarduera fisikoa eta elikagai jakin batzuen arteko erlazioa aztertu zituen ikerketa baten emaitzak aurkeztuko dira. Datuak morfologia, jarduera fisikoaren ohitura eta eguneroko gozoki zein opil industrialen ahoratze edo ingestaren ebaluazioaren bidez lortuak izan ziren.

Metodoak

METODOLOGIA Lagina 60 ikaslek osatzen dute: 18-49 urte bitarteko 52 emakume eta 8 gizon, guztiek Gasteizko Osakidetzako EUEan ikasten dutenak. Gorputz-konposizioa parametro antropometrikoak (Gorputz Masaren Indizea) erabiliz aztertua izan zen. Galdeketen bidez aste batean burututako ariketa fisikoa balioetsi zen. Partaideek, galdeketaren egitura eta erantzuteko modua ezagutzen zutelarik, jarduera fisiko jakin bakoitzarekin zenbat denbora ematen duten ahalik eta zehatzen adierazi behar zuten. Galdeketa zuzenduen bidez elikagai batzuen (gozokien eta opilen) ingestaren frekuentziari buruzko informazioa jaso zen.

Emaitzak

EMAITZAK Gizon eta emakumezkoen Gorputz Masaren Indizea antzekoa da. Jarduera fisikoa arina / moderatua. Gozoki eta opilen eguneroko ingesta, gomendagarriak ez diren limiteen artean kokatzen da.

Ondorioak

ONDORIOAK ETA GOMENDIOAK Talde honen elikatzeko ohiturak arau dietetikoetatik kanpo dauden puntuetan hobetu daitezke. Ikasleek egokiagoak diren elikagaiak eskuragarri izan beharko lituzkete eskolan dauden bitartean. Ariketa fisikoa Center for Nutrition Policy and Promotion USDA-ko Elikadura Gidaren eta partaideen adinaren arabera handitu beharko litzateke.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan