Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

PAGET GAIXOTASUNA

Egileak: O Fernandez , I Torre , JM Gorordo , ML Garcia , E Galíndez , JF Garcia , E Ucar , JM Aranburu

Erreumatologia zerbitzua. Basurtuko Ospitalea. Bilbo, Bizkaia


Helburuak

HELBURUAK Gaixotasuna, diagnostikoa eta tratamenduaren deskribapena.

Metodoak

METODOAK Hitzaldi baten bidez gaixotasunaren diagnostikoa eta tratamenduaren errepasoa egiten da.

Ondorioak

LABURPENA Paget gaixotasuna hezurraren birmoldaketaren azelerazioan datzan gaitza da. Etiologia ezezaguna da oraindik eta 100 biztanleko 2-3 kasu ematen dira 50 urtetik gorako populazioan. Hasierako fase batean hezurraren lisia da nagusi eta bigarren fasean egitura okerreko hezurra sortzen da, bi faseak batera ikus daitezkeelarik. Ondorioz, hezur handitua eta ahula sortzen da. Sintomarik ematen ez duen gaitza da gehienetan eta diagnostikoa fosfatasa alkalinoaren igoera gertatzean edo beste arazo batengatik egindako erradiografia batean ikusten diren irudi tipikoak agertzean egiten da. Hala ere, zenbait kasutan mina, hezur itxuragabetua edo haustura ematen dira. Garezurra, ornoak, pelbisa, sakroa eta beheko gorputz-adarrak dira gehien kaltetzen diren guneak. Fosfatasa alkalinoa handituta egoten da eta azken diagnostikoa erradiografien bidez egin ohi da. Hezurrean gune argiak, osteoporosia, hezur handituak edo itxuragabeak, kortikal handituak edo esklerosia ikus daitezke. Zenbait gunetan irudi tipikoak aurkitzen dira: ornoen marko itxura, burezurrean diploea loditua eta kotoi-bolen irudia, lerro izengabea loditua eta tibia sable itxuraduna. Noizbehinka irudi-teknika berezien beharra dago, eskanerra, erresonantzia edo hezur gammagrafiarena, esaterako. Azken honetan, minduriko ornoak “bihotz edo trebol gisa” ikusten dira eta hedapenaren diagnostikoa egiteko balio du irudiak. Mina, hiperkaltzemia, hezur-hausturak edo nerbioen konpromisoa daudeenean, edo gaixotasuna oso garatua dagoenean tratamendua ipini behar da, bifosfonatoak izanik lehen aukerako farmakoak.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan